2011-Ots-10

Bestelakoak, Euskara, Hemeroteka

Korrika Kulturala Gasteizera heldu da!

Tipi tapa, tipi tapa… Korrika Kulturala Euskal Herriko txoko guztietara heltzen ari da eta atzo, Arabako hiriburura iritsi zen, hain zuzen ere. Gasteizko Korrikaren arduradun Ane Aristi eta Jon Sanchezek askotariko kultur programazio zabala aurkeztu zuten, “hiriko hainbat lekutan, era askotako estilo, formatu eta edukiak” uztartzeko asmoarekin.

Gasteizko AEKren helburua Gasteiz euskalduna izanik, Korrika Kulturalaren egitarauaren bitartez, ikasketa-prozesuan murgilduta dauden euskaltegietako ikasleen eta, oro har, Gasteizko euskal hiztunen erabilera bideratu eta, aldi berean, babesa eman nahi diotela aipatu zuten arduradunek.

Gaur bertan, euskalakari gasteiztarrek lehen hitzordu bikoitza izango dute Korrika Kulturalarekin:
– Zine-foruma (Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz dokumentala). Aldabe gizarte etxean, 19:30ean. Bukatutakoan, Zain taldearen kontzertua, Gora tabernan (20:30ean).

Zabalgana Batuz elkartetik deia egiten dugu hauetan zein Korrika sustatzeko  antolatuko diren ekimen guztietan parte hartzeko.

Ari, ari, ari… Gasteiz euskalakari!

Erantzunak itxita daude.