2011-Ots-24

Hirigintza

Perretxin ibaiak ura izango du udaberritik aurrera

Gasteizko Udalak tramiteak hasi ditu Perretxin ibaira ura eramateko lanak hasteko. Udaleko hirigintza sailak eta Uraren Euskal Agentziak ia 1,2 milioi euro inbertituko dituzte. Egitasmo honi esker batetik Zabalganako ibaiaren ur emaria handituko da eta bestetik Krispiñanako ur araztegira karga gutxiago bidaliko da.

La Antoniaren errotondan ibaira doaz auto kontzesionarioetako hondakin urak, eta hortik aurrera urak lurpean sartzen dira eta Kripiñanako ur araztegira doaz kolektore batzuen bidez.

Auzoko bizilagunek behin baino gehiagotan eskatu dugu 5 hilabete iraungo duten lan hauek burutzeko.

Erantzunak itxita daude.