2011-Feb-25

Enviado en Bestelakoak, Euskara

Twitter euskaratzeko eskaera

Twitter euskaraz izateko kanpaina abian; ahal denik eta sinadura gehien behar dira. Katalanek dagoeneko lortu egin dute.

Twitter tresna gero eta hedatuago dago, baina oraindik ere ez du euskarazko interfazerik. Tresna euskaratu nahi dute lagun askok, eta eskaera egiten ari dira sarean, Twitterrek aukera eman dezan erabiltzaileek tresna euskaratzeko.

Beste tresna askorekin egin izan den bezala, Facebookekin adibidez, hainbat erabiltzaile prest agertu dira Twitter euskaratzeko, eta horretarako izena eman dute duela zenbait egunetik hona. Horrekin batera, Twitter euskaratzeko eskaera hasi du Lander Arbelaitzek act.ly-n. Bertan sinatuta, hau tuiteatzen da automatikoki:

Twitter euskarara itzultzea nahi dugu. Sinatu eskaera http://act.ly/35s ondoren, mesedez RT #twittereuskaraz

Horri esker Twitterreko euskaldunek azken 24 orduotan gehien erabili duten hashtaga bilakatu da #twittereuskaraz, Umapen ikusten denez. Umapek, hain zuzen, eskaintzen du aukera euskarazko interfaze batekin tuiteatzeko.

Se ha cerrado los comentarios