2011-Ots-26

Bestelakoak, Garraioak, Hemeroteka, Zerbitzuak

Milioi bat erabiltzaile urtarrilean hiri autobusetan: erabilienak, Zabalganako lineak.

TUVISAk emandako datuen arabera ia milioi bat lagunek erabili zituzten Gasteizko urbanoak aurtengo urtarrilean, 2010eko hilabete berean baino %2,6 gehiago. Erabiltzaile gehien dituzten lineak Lakua-Mariturri (4. linea) eta Salburua-Zabalgana (5. linea) dira, hain zuen ere. Beraz, Zabalganako biztanleak garraio publikoaren erabiltzaileetatik txapeldun. Alabaina, auzoak duen konexio eskasa eta garraio zerbitzuaren benetako egoera salatu behar ditugu, izan ere, auzokide askok eta askok egunero pairatu behar izaten ditugu linea propiorik ez izateagatik “zorioneko” lanzaderaren gabezien ondorioak, Aldaian gertazten den bezala, edota garraio zerbitzu bat bera ere ez edukitzea; Borinbizkarrako gunean, hain zuzen.

Erantzunak itxita daude.