2011-Mar-9

Bestelakoak, Euskara

Nahi baduzu, euskaraz

GEU elkarteak “Nahi baduzu, euskaraz” izeneko ekimena abian jarriko du Gasteizko ostalaritzan zein merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Ostalaritzan eta merkataritzan lan egin duten euskaldunen artean pin bat zabaldu nahi dute, horren bidez aurrean dugunarekin euskaraz hitz egiteko aukera daukagula agerian jartzeko. Ekimen hau azaltzeko bilera berezia egongo da asteazkenean, martxoak 9, Amaia Zentroan (Benito Perez Galdos plazan, Aranbizkarran), arratsaldeko 19:30etan.

Zabalganan ere hainbat komertziotan euskaraz hitz egiteko aukera daukagu (Bitxilore dendan, Reina Sofia kaleko Botikan, Bastida plazako elikagai denda…) eta halakoak bultzatu nahian, ekimen honen babesa ematen dugu.

Erantzunak itxita daude.