2011-Api-7

Bestelakoak, Euskara

Aurrera Korrika!

Hasi da Korrika. 17:30ean ekin diote euskararen aldeko lasterketari, Trebiñun, “aurrera Korrika” oihuarekin. ”Gero eta jende gehiagok du hasierara etortzeko joera”, esan du Edurne Brouardek. Txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzak egingo diote harrera mezu sekretua eramango duen lekukoari, eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearen bertso eta dantzarien aurresku artean omenaldi xumea eskainiko zaio Korrikari. Kale animazioa eta umeen txokoa ere ez dira faltako Trebiñuko hasiera eguneko jaian.
Hilaren 17an bukatuko da Korrika, Donostian, 2.507 kilometro egin ostean.

Eta Zabalganan ere, auzokideok euskararen alde Korrikan parte hartuko dugu, ostegunean hain zuen ere. Auzoan zehar euskara auzora zabalduko dugu. Bitartean gure babesa emango diogu hainbat ekimenen bidez, hurrengoa  igandean 12:00etan Bastida Plazan, non TXISTORRADA ederra egingo dugun, sagardo apur batek lagunduta eta musikaz girotua. Bertan AEK-ko materiala erosteko aukera ere egongo da

Bestalde, Oraintxe bertan Korrika non dagoen  jakin nahi baduzue, hemen ikus daiteke.

Gehio ikusi nahi izanez gero, hemen duzue; ea giroak animatzen zaituzten auzora ailegatzen denean parte har dezazuen!

Eta aurtengo Korrikaren ibilbidea eta abestia hemen doazkizue.

  • Bideoklipa
  • Ibilbidea
  • Erantzunak itxita daude.