2011-Api-14

Bestelakoak

Korrika Gasteizen

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Bi urtetik behin egiten da Korrika. Aurtengoa hamazazpigarren korrika da. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Apirilaren 7an Gasteiztik gertu hasi zen, baina ez da gaur arte helduko Gasteizera. Arratsaldeko seiak hogei gutxiagotan helduko da gutxi gorabehera Korrika Gasteizera.
Animatzen zaituztegu Korrika bera auzora ailegatzen denean, 14an 21:45ean, harrera ere egiteko, E´lecler-eko errotondatik.

ZABALGANA ERE KORRIKAREN ALDE!

Hau da ibilbidea Gasteizen zehar:

Korrikaren ibilbidea Gasteizen

Denok, beraz, maitatu, ikasi, ari… euskalakari

Erantzunak itxita daude.