2011-Abr-17

Enviado en Bestelakoak

Korrika 17 bere amaierara iritsi da.

Gaur, eguerdi partean, Korrika-ren 17. edizioa amaitutzat eman da Donostian. Bertan Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz ETB1eko ‘Mihiluze’ saioko aurkezleek irakurri dute lekukoko mezua.  10 egun dira ‘Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari’ lelopean Trebiñutik irten zela eta, betiko lez, edizio honetan ere euskaltzaleok ez dugu huts egin gure bi urteroko hitzordu honekin,  eta Euskal Herriko txoko guztietatik jende andanak eman dio bere babesa euskararen aldeko lasterketari, baita Zabalganatik ere.

Hemen uzten dizuegu lekukoak zekarten mezua irakurri duteneko bideoa.

Se ha cerrado los comentarios