2011-May-20

Enviado en Bestelakoak

Gasteizko euskalgintzak kritikatu du Euskara Planean parte hartze urria

Gasteizko euskalgintzak (AEK, IKA eta EHE, besteak beste) ez daki zein izango den gaurko osoko bilkuran udalbatzak onetsiko duen Euskara Plana. Udal gobernu taldeak «prozesu parte-hartzaile zabala» abiatu zuen iaz «euskaraz bizi nahi duena hala bizi ahal izateko» helburuarekin; hala ere, atzo, plangintzaren onespenaren bezperan, talde euskaltzaleek ez zuten behin betiko dokumentua, osatzeko bileretan parte hartu badute ere.

Prozesuan aritu diren taldeetako ordezkariek atzoko prentsaurrekoan kritikatu zuten, praktikan, Udalak ez diela eman «parte hartzeko aukera askorik». Rakel Anitua eledunaren hitzetan, «oso hotzak eta formalak» izan dira Euskararen Udal Kontseiluaren bilerak.«Gaur da eguna Euskararen Kontseilua osatzen dugun taldeok ez daukaguna pasa den astean Lehendakaritza Batzordeak onartu zuen plan osoa». Gauzak hala, euskararen alde Gasteizen diharduten elkarteek «zorrotz» jokatuko dute aurrerantzean, «onartzen denaren jarraipen estua» egiteko.


Se ha cerrado los comentarios