2011-maiatza-28

Auzo mugimendua, Hemeroteka, Jaiak, Kultura

Aurten Zabalganako jaiak antolatzeko hiru auzo elkarteen artean osatu dugun batzordeak dirulaguntza jaso du.

Atzo, hilak 27an, ostiralean Gasteizko tokiko gobernu batzarrak 12. puntuan onartu zuen Zabalganako jaietarako dirulaguntza.
Aurten Zabalgana batuz elkarteak Zabalganako jaiak antolatzeko eskaera egin zuen, Mendebaldea eta Pasabidea elkarteek egin zuten bezala. Beraz araudiaren arabera, hitz egin genuen eta hiru elkarteen arteko batzordea osatzea lortu genuen. Orain arte astero-astero biltzen aritu gara, eta norberaren ekarpenez eta adin eta gustu anitzak kontuan hartuz osatu dugun egitaraua aurkeztu diogu Udalari.

Uztailaren 15, 16 eta 17an izango dira jaiak, eta oraindik ekarpenak emateko aukera duzue, hortaz, laguntza emateko deia zabaltzen dizuegu.

Komunikabideetan argitaratu zen berria; El Correo-n eta DNAn, hain zuzen.

Erantzunak itxita daude.