2011-Eka-6

Bestelakoak

Arabako Lurralde Historikoko Agiritegia, Interneten ARABADOK proiektuaren bitartez

Gaur goizean diputatu nagusiak ARABADOK aurkeztu du, hain zuzen, Agiritegiko katalogoa intranetez zein Internetez linean zabaltzen duen proiektua, non erregistro bakoitzak agiriaren irudi digitala duen. Tresna ez da berria berez, horrelako aplikazioek ez dituzten aukera asko batzen baditu ere. Euskadin linean dauden artxibo apurrek ez daukate zailtasun maila hau. Datu base soilagoak dira.

Arabadok aurrerapauso handia da kalitate aldetik dokumentuen tratamenduan, “dokumentu unitate maila sinplean” egiten baita. Hau da, banan-banan aztertzen dira espediente edo paper sorta bat osatzen duten dokumentu guztiak, bertako datu guztiak zehatz-mehatz bidalita datu base batera, non informazioa egituratu eta antolatzen den artxibo arloko deskripzioaren nazioarteko arauen arabera. Dokumentu horren barruan dagoen edozein datu aurkitzeko moduan dago, errekuperatu ahal da; ondorioz, ikusteko modukoa da.

Beste berrikuntza bat da gai zehatz baten inguruan dauden dokumentu guztiak eskuratu ahal izango direla, Agiritegiko thesaurus finko batean definituta eta antolatutako adiera bakarreko terminoak erabiliz. Halaber, dokumentuetan agertzen diren hainbat pertsona kontsultatzeko sarbidea ematen du, sartuta ahaidetasun harremanak, egitekoak eta beste biografia datu batzuk, edo toponimia handia zein txikia, mendeetan zehar izandako aldaera edo aldaerak barne.

Zerbitzurik baloratuenetakoa da artxiboa eta dokumentuak eurak edonondik eta edonoiz kontsultatu ahal izatea. Lineako artxiboek urrutiko sarbidea ahalbidetzen dute dokumentu funtsetara.
Malentxo Arruabarrena Kultura Saileko diputatuak azpimarratu du “tresna honen bidez Araba mundura irekitzen dela eta bere esku jartzen duela lurralde honen historia 24 orduz, 365 egun urtean”.

Beste alde batetik, kontuan hartu behar da dokumentuen digitalizatzeak jatorrizkoa gordetzen eta mantentzen laguntzen duela, dokumentua erabiltzeak dakarren narriadura eta, batez ere, fotokopiak egiteak dakartzan ondorio kaltegarriak ezabatuta. Agiri ondarearen patologia eta zaintza egoeraren azterketak ahalbidetzen du finkatzea zaharberritzeko politika zehatza eta zuzena kaltetuago edo galtzeko zorian dagoen dokumentazioan.

Arabadok edukitzea laguntza handia da ikerketa historikorako, ikerlarien eskuetan jartzen baitu tresna bat, zeinen bidez etxean edo beste edonon artxiboko dokumentazioa eskuratu daitekeen, ordutegien eta joan-etorrien eragozpenak kenduta.

Arabako Lurralde Historikoko Agiritegiko funtsen artean XIV. mendetik Arabako erakunde dokumentazioa ez ezik, XII. mendetik 1980 urtera bitarteko familia, udal, erakunde eta enpresen dokumentazioa ere dago. Momentu honetan 393.949 erregistro informatizatu dago intranetean, horietako 15.999 Interneten sartuta.

Erantzunak itxita daude.