2011-Eka-23

Formakuntza, Hirigintza

Arkitekturaren biziberritze-estrategien inguruko uda ikastaroa

EHUko Uda Ikastaroen baitan, “Auzoak, etxebizitzak eta Arkitektura ondarea biziberritzeko estrategiak” izeneko ikastaroa antolatu du EHUko Arkitektua Saileko irakasle talde batek. Informazio gehiago hemen

Eraikitako arkitekturak zaharberritu eta berreskuratzeko estrategiak jorratuko dira ikastaroan. Gaiari hainbat ikuspegitik helduko zaio, kasu zenbaiten azterketa oinarri hartuta: ikuspegi sozial eta ekonomikotik aztertuko dira auzoak biziberritzeko proiektu zenbait; ikuspegi teknikotik aztertuko dira aspaldiko etxebizitzak berritzeko estrategiak, eta Arkitekturaren ikuspegitik Ondarearen gaineko esku-hartze bideak.

M.1 IKASTAROA Auzoak, etxebizitzak eta arkitektura-ondarea biziberritzeko estrategiak (I)

Zuzendariak: Maialen Sagarna Aranburu.Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU. Lauren Etxepare Igiñiz. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

Lekua: Miramar Jauregia. Donostia-San Sebastián.

Helburuak: Eraikitako arkitekturak zaharberritu eta berreskuratzeko estrategiak jorratuko dira ikastaroan. Gaiari hainbat ikuspegitik helduko zaio, kasu zenbaiten azterketa oinarri hartuta: ikuspegi sozial eta ekonomikotik aztertuko dira auzoak biziberritzeko proiektu zenbait; ikuspegi teknikotik aztertuko dira aspaldiko etxebizitzak berritzeko estrategiak, eta Arkitekturaren ikuspegitik Ondarearen gaineko esku-hartze bideak.

Balio akademikoa: 20 ordu.

Hizkuntza ofiziala: euskara.

EGITARAUA

Uztailak 26 AUZOAK, ETXEBIZITZAK ETA ARKITEKTURA ONDAREA I

9:00etan Dokumentazio banaketa

9:15etan “Iruñeako Etxabakoitz auzoaren bilakaeraren kronika” BIXENTE TABERNA IRAZOKI. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “XX. mendeko etxebizitzaren narriadura: hormigoi hondatuak.” MAIALEN SAGARNA ARANBURU. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Zaharberritze-lanen eskala, eraikin guztiak ez dira katedralak” OSKAR BELL FERNÁNDEZ. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Uztailak 27 AUZOAK, ETXEBIZITZAK ETA ARKITEKTURA ONDAREA II

9:15etan “Inguru publikoaren birgaitzea. Parte-hartzea ezinbesteko tresna” KOLDO TELLERIA ANDUEZA. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

10:30etan Etenaldia

10:45etan “Desarrollismoa mugaz alde banatan: jatorria, bilakaera, aukerak ” LAUREN ETXEPARE IGIÑIZ. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

12:00etan Etenaldia

12:15etan “Eraikin-multzo industrial baten birmoldaketa: Laborde Hermanos-etik Martin Ugalde Kultur Parkera” EZEKIEL COLLANTES GABELLA. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Donostia-San Sebastián. UPV/EHU.

13:30etan Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

Erantzunak itxita daude.