2011-Jun-27

Enviado en Bestelakoak

Martxan dira UEUko 39. Udako Ikastaroak; MURGILDU!

MURGILDU lelopean, aurkeztu ziren ofizialki UEUk antolatzen dituen 39.Udako Ikastaroak Iruñean. Urtero legez, 3 tokitan emango dira ikastaroak; Eibar, Baiona eta Iruñean. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 20an amaituko dira. Aurtengo eskaintza 35 ikastaroetakoa izango da; guztiak hainbat jakintza esparrukoak. Hala nola artea eta musika, giza zientziak, ingenieritza eta teknologia, osasun zientziak, zientzia aplikatuak eta gizarte zientziak.

Iazko hainbat ikaslek udako ikastaroetako kalitatea nahiz giro ezin hobea aipatu dute. Horregatik eta nobedade gisa, lankideok bideo bat egin dugu Udako Ikastaroetako giroa azaltzeko. Ikastaroetan aurkitzen den giro alaia eta freskoa ezagutzeko, gure bideo xelebrearekin uzten zaituztegu.

Se ha cerrado los comentarios