2011-Jul-19

Enviado en Euskara, Formakuntza

Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa udan Gasteizen

Iaz hiriko Gazte Plana landu zenean, beste hainbat helbururen artean, honako hauek jaso ziren: gazteen euskararekiko konpromisoa eta euskara gizarte kohesiorako hizkuntza gisa ikustaraztea.

Horrez geroztik hainbat ekintza garatu ditu: batzuk Euskara Zerbitzuarekin batera. Aurten, uztailaren 19tik 22ra bitartean, hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa antolatu du Gasteizko campusean. 18 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute: Euskal Herriko eta Europa osoko 100 gazte inguru bilduko dira, elkar ezagutzeko, elkarren berri izateko eta bakoitzaren kezkak eta ardurak partekatzeko.

Topaketak hiru atal ditu: lehena akademikoa (hitzaldiak eta mahai-inguruak), bigarrena parte hartzeko (lantaldeak eta lantegien bidez), eta hirugarrena ludikoa (bisitak, kontzertuak)

Hizlarien zerrenda oso erakargarria da:

Gaiak ere askotarikoak izango dira: hizkuntza ekologia, sare sozialak, aurreiritziak… Baina helburua da, batez ere, bertatik bertara beste herrialde eta hizkuntzen berri izatea.

Animatu, bada, gazteok! Izena emateko epea irekita dago.

Kanpotik baldin bazatozte, ostatua eta otorduak Gazteria Zerbitzuak antolatuko ditu. Parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak.

Izena emateko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiagohemen

Se ha cerrado los comentarios