2011-Jul-22

Enviado en Bestelakoak, Jaiak, Kultura

Se recupera el espíritu de la Feria Agroganadera de Santiago premiando a los productores alaveses

El Departamento de Agricultura de la Diputación Foral de Álava recupera este año el espíritu de la Feria Agroganadera de Santiago, reuniendo en el campus universitario de Álava, a cerca de cuarenta productores alaveses, a unas 80 cabezas de ganado de las distintas razas autóctonas, una exhibición de maquinaria antigua y moderna, un Laboratorio del Gusto, una caldereta popular, además de un espacio para la investigación y otro para juegos infantiles.

La Feria de Santiago dispondrá este año de 14.000 metros cuadrados en la zona de las universidades para desarrollar un amplio abanico de actividades programadas por la Diputación Foral de Álava para el próximo 25 de julio, coincidiendo con el Día del Blusa.

40 stands de productores alaveses

Producto artesano y alavés, con explotación familiar, ser miembro de una asociación o estar bajo el amparo de una denominación de origen o una marca de calidad o, en caso de no estar asociado, disponer de productos diferenciados son algunos de los criterios requeridos por el Departamento de Agricultura para instalarse en uno de los 40 stands para la exposición y venta de productos alaveses como, por ejemplo, queso, aceite, trufa, sal, alubia, potro, queso, vino, sidra, txakoli, pan, huevos, cerdo, morcillas, entre otros.

Un total de 1.800 metros cuadrados, única y exclusivamente, para productores alaveses que, además, figurarán con nombre y apellido y con el lugar de origen.

En otro espacio del campus universitario, aprovechando un espacio sombrío, se ubicará la exposición con alrededor de 80 cabezas de ganado de las distintas especies y razas que se crían en Álava.
Una selecta muestra de maquinaria antigua y moderna conformarán la exhibición de herramientas de trabajo de ayer y de hoy en el campo alavés. La trilladora y la segadora de la antigua empresa alavesa de Ajuria o las modernas empacadoras y mezcladoras son algunas de las máquinas que se expondrán en el campus alavés.

Innovación e investigación

El Departamento de Agricultura ha querido dar una mayor entidad y personalidad a la Feria de Santiago, incorporando además, la innovación y la investigación.
Así, la innovación correrá a cargo del Slow Food, a través del Laboratorio del Gusto, en donde se dará a conocer, valorar y deleitar los productos alaveses, guiados por expertos productores, cocineros y profesionales referentes que presentarán las características y propiedades de varios productos del campo alavés.

También la investigación tendrá un espacio en la Feria de Santiago de la mano de la UPV-EHU. Un vídeo explicativo y paneles informativos ayudarán a distinguir las ventajas que ofrecen para los consumidores/as los denominados circuitos cortos de comercialización.
Para los más pequeños se habilitará un espacio de juegos infantiles de ayer y de hoy. Más de una decena de propuestas lúdicas y juegos que harán recordar a más de uno su infancia en el pueblo.

Cinco premios

Bajo el lema ‘Producto alavés: el fruto de un trabajo responsable’, el Departamento de Agricultura ha querido centrar su atención no sólo en el producto sino en las personas que viven y trabajan para tener unos productos de calidad, sanos, saludables y sostenibles. “Queremos valorar el trabajo, el esfuerzo y la dedicación de los productores alaveses haciéndoles copartícipes y protagonistas”, ha indicado la diputada de Agricultura que ha anunciado que en la Feria de Santiago se otorgarán cinco premios entre los participantes: Al mejor stand, al mejor ganadero/a, al mejor agricultor/a, premio Slow Food y un quinto premio a la participación en juegos infantiles.

La degustación de una caldereta popular elaborada a base de productos alaveses servirá para dejar un buen sabor de boca a los miles de asistentes.
Aquellos que estén interesados en asistir al Laboratorio del Gusto que dispone de un aforo limitado de 100 personas, así como, los que quieran saborear la caldereta deberán adquirir los correspondientes tickets, por 1 euro, durante las horas previas en los puntos habilitados.
La recaudación se destinará al proyecto Berakah, de la unidad pastoral del Casco Histórico de Vitoria-Gasteiz, dirigido a personas en riesgo de exclusión social.

Nekazaritza Sailak Santiagoko nekazaritza eta abeltzaintzako azokaren espiritua berreskuratu, eta Arabako ekoizle parte hartzaileak sarituko ditu

Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak Santiagoko nekazaritza eta abeltzaintzako azokaren espiritua berreskuratuko du aurten. Hori horrela, Arabako unibertsitate campusean honakoak bilduko dira: berrogeiren bat ekoizle arabar, bertako arrazetako 80 abere inguru, garai bateko makinen eta makina modernoen erakusketa bat, Gustuaren Laborategia, herri eltzekaria, ikerketarako espazio bat eta haurrentzako jolasgunea.

Santiagoko azokak 14.000 metro koadro hartuko ditu aurten unibertsitate gunean. Bertan, Brusadunen Eguna ospatuko den egun berean, uztailaren 25ean, Arabako Foru Aldundiak antolatutako askotariko jardueren egitaraua burutuko da.

Ekoizle arabarren 40 stand

Arabako produktuak erakutsi eta saltzeko jarrita egongo diren 40 standetako batean egoteko, Nekazaritza Sailak hainbat baldintza ezarri ditu: artisau produktu arabarra izan, familiako ustiategikoa, jatorrizko deituraren edo kalitatezko markaren baten elkarteko kide izan edo haien babespean egon (elkarteren bateko kide ez direnek produktu berezituak eduki behar dituzte). Stand horietan Arabako produktu hauek aurkituko dira: gazta, olioa, boilurra, gatza, babarruna, moxala, ardoa, sagardoa, txakolina, ogia, arrautzak, txerrikia, odolkiak, etab.

Guztira, 1.800 metro koadro egongo dira bakar-bakarrik ekoizle arabarrentzat, eta begi bistan jarriko dira ekoizleen izen-abizenak eta jatorria.
Unibertsitate campusaren beste leku batean, itzalpean, erakusketa bat jarriko da, Araban hazten diren hainbat espezie eta arrazatako 80 bat abererekin.
Arabako lurretan erabili izan diren eta erabiltzen diren lanabesen erakusketa bat ere egongo da, garai bateko makinak eta makina modernoak bilduko dituena.
Arabako campusean ikusgai egongo dira, besteak beste, Arabako Ajuria enpresa zenaren garia jotzeko makina eta sega makina, baita fardo makina eta nahasgailu modernoak ere.

Berrikuntza eta ikerketa

Nekazaritza Sailak indar eta izaera sendoagoak eman nahi izan dizkio Santiagoko azokari eta, horretarako, berrikuntza eta ikerketa gehitu ditu.
Berrikuntzaz Slow Food elkartea arduratuko da, Gustu Laborategiaren bidez.
Bertan, punta-puntako ekoizle, sukaldari eta profesional adituek Arabako lurretan sortutako produktu batzuen ezaugarrien eta onuren berri emango dute. Azalpen horietaz baliatuz, Arabako produktuak ezagutu eta baloratzeaz gain, haietaz gozatzeko aukera egongo da.

UPV/EHUri esker, ikerketak ere izango du bere lekua Santiagoko azokan.
Merkaturatze zirkuitu laburrek kontsumitzaileei eskaintzen dizkieten abantailak zein diren jakiteko, azalpen bideo bat eta informazio panelak egongo dira.
Etxeko txikientzako garai bateko eta oraingo haur jolasen gune bat egokituko da. Hamarna proposamen ludiko eta jolas erraldoi baino gehiago egongo dira, bati baino gehiagori herrian pasatako haurtzaroa gogorarazteko modukoak izango direnak.

Bost sari

“Arabako produktuak: lan arduratsu baten emaitza” lelopean, Nekazaritza Sailak, produktuei ez ezik, ekoizleei ere arreta eskaini nahi izan die, beraiek baitira kalitatezko produktu osasungarri eta jasangarriak edukitzeko lan egiten dutenak.
Nekazaritza Saileko foru diputatuaren hitzetan, “ekoizle arabarren lana, ahalegina eta ardura balioetsi nahi ditugu, azokaren partaide eta protagonista bilakatuz”.
Diputatuak jakinarazi du, halaber, Santiagoko azokan bost sari banatuko direla partaideen artean: stand onena, abeltzain onena, nekazari onena, Slow Food saria, eta beste sari bat, haur jokoetan parte hartzen dutenen artean banatuko dena.

Bertaratuko diren milaka lagunek ederki asko gozatu ahalko dute Arabako produktuekin prestatutako herri eltzekaria dastatuz.
Gustu Laborategian, asko jota, 100 pertsona aritu daitezke. Horregatik, parte hartu nahi dutenek, eltzekaria jan nahi dutenek bezalaxe, ordu batzuk lehenago txartelak erosi beharko dituzte (1 eurotan) horretarako jarriko diren lekuetan.
Bildutako dirua Gasteizko hirigune historiko unitate pastoralaren Berakah proiektuari emango zaio, gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen alde lan egiteko.

Se ha cerrado los comentarios