2011-Ira-5

Bestelakoak

Gasteizko Mintzalaguna. ZU GABE EZIN, ZATOZ ETA EGIN!

Gasteizko Mintzalaguna egitasmoa ikasturte berria hastera doa. Euskarazmintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen egitasmo honek bost urte betetzen ditu aurten. Dagoeneko, Gasteizen 600 lagun inguru biltzen ditu euskaldun sare honek. Mintzalagunaren barruan, bi partaide mota bereizten dira:
1.-Euskara txukun eta ondo erabiltzen dutenak.
2.-Euskararen erabileran, ahozkoan gehienbat, trebatu beharra dutenak.

Bada, aurreko ikasturteetako esperientziaren ondotik, antolakuntzakoak konturatu dira ahozko euskara trebatu nahian dabilen jende andanak izena ematen duen arren, euskaraz txukun hitz egiten duten partaideak, proportzioan, ez direla hainbeste izan.
Eta honenbestez, euskaraz hitz egin nahi duten eta izena eman duten zenbait mintzalagunek ez dutela nork gidatuko dituen laguntzailerik. Izan ere, hori da Mintzalaguntzailearen betebeharra, taldeko eredu izatea (inolaz ere ez maisu edo irakaslea izatea), euskaraz hitz egitera ohitzen ari den jendeari beldurrak kentzen laguntzea, astean ordubetez soilik elkartu eta kontu kontari euskaraz aritzea…

Beraz, hemendik Gasteizko Mintzalaguna Egitasmoan Mintzalaguntzaile gisa izena ematera animatu nahi zaituztegu, zuen laguntzari esker auzo eta hiri honetan euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagun dezakezuelako!!!

Egitasmoaren inguruko informazio zehatzagorako, hemen: www.gasteizkomintzalaguna.com

Erantzunak itxita daude.