2011-Ira-18

Bestelakoak, Emakumea

Beldur Barik lehiaketan parte hartu!

Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak bertako gazteak sexu indarkeriaren kontra inplikatzeko lehiaketa deitu du. Edozein formatu baliatu ahalko da lanak aurkezteko (arte plastikoak, dantza, performance delakoa, ideiak, proiektuak, musika…), eta emakumeenganako egungo desberdintasun egoerari neska eta mutilek nola egiten dioten aurre erakutsi beharko dute, hain zuzen, begirunean, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, bai eta erantzukidetasunean zein indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jokaerak eta jokabideak ere baliatuak.

Lehiaketaren oinarriak

Lanak aurkezteko epea (posta elektronikoz asoto@vitoria-gasteiz.org helbidera bidalita) zabalik dago, jada, eta azaroaren 11n itxiko da. Banakakoek, taldeek, kolektiboek, ikastetxeek edo gelek aurkeztu ahalko dituzte lanak. Sartu http://www.beldurbarik.org/ web orrian aurtengo edizioanaren xehetasunak ezagutzeko.

Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

Beldur barik! Lehiaketa. Vitoria-Gasteizen aurkeztutako proposamenak
Gune honetan Gasteizko gazteek aurkeztutako proposamenak agertuko dira, emakumeen aurkako indarkeria zuzenean edo zeharka gaitzesten zuten adierazpen artistiko oro aitortu, balioetsi eta sustatzeko xedearekin.

Erantzunak itxita daude.