2011-Ira-23

Deialdiak

Manifestazioa AHT Gelditu! Elkarlana taldeak deitua Gasteizen

AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak iragarri ditu 2009an Urbinan izandako istiluetan atxilotu zituzten 6 lagunen aurka egingo den epaiketa salatzeko.

Elkarlanak kausa artxibatzea eskatzen du eta “autoinkulpazio kanpaina masiboa” abiaraziko dute pertsona hauei elkartasuna adierazteko. Horretaz gain, urriaren 1eanmanifestazio nazionala egingo dute Gasteizen; manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bilbo plazatik Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!lelopean. Horren aurretik, 10:00etan, Urbinatik hasi eta Gasteizen bukatuko den oinezko martxa egingo dute.

Erantzunak itxita daude.