2011-Urr-22

Bestelakoak

Bizikleten lapurretak ekiditeko hamar gomendio Udaltzaingoa partetik.

Bizikletaren erabilerak gora egin du Gasteizen azken urteetan baina zoritxarrez horrek kontrako eragin bat sortu du gure hirian, gero eta bizikleta gehiago ebasten dituzte lapurrek. Hori ekiditeko hamar gomendio zabaldu ditu Udaltzaingoak.

1.Bizikleta erregistratzea. Doan da eta udalaren bulegoetan zein webgunean egin daiteke.
2.Bizikleta erregistratuta dagoela erakustea. Gure garraiobidean pegatina bat jar dezakegu erregistratuta dagoela adierazteko, horrek lapurrak uxatzen lagundu dezake.
3.Bizikletaren faktura gorde. Ahal bada argazkiak atera eta ezaugarriak idatzita gorde. Horrela errezagoa izango da gure bizikleta aurkitzea lapurtzen badigute.
4.Bigarren eskuko bizikleta erosten bada, ziurtatu ez dela lapurtutako bat.
5.Bizikletak aparkatzeko tokiak erabili.
6.Aparkatzean kendu bizikletatik lapurtu daitekeen guztia eta kutxa badaukazu ez utzi ezer barruan.
7.Bizikleta garajean edo etxeko atarian gordetzen badugu, ondo lotu elementu finko batera, lurzorura edo paretara.
8.Giltzarrapoa beti erabili, denbora tarte txikian aparkatzen badugu ere. Giltzarrapo ona erosi, “U” itxurako zurrunak egokiak dira.
9.Bizikletaren elementu guztiak ondo lotu: koadroa eta bi gurpilak. Beharrezkoa bada bi giltzarrapo erabili.
10.Bizikleta lapurtzen badigute ahalik eta lasterren jarri salaketa Udaltzaingoan

Erantzunak itxita daude.