2011-Urr-24

Kultura

Sancho el Sabio Fundazioak ate irekien jardunaldia burutuko du asteazken honetan

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak ate irekien jardunaldia egingo du urriaren 26an Biblioteka Eguna dela eta.

Sancho el Sabiok doako bisita gidatuak antolatu ditu goizez 10:15etan, 11:15etan eta 12:15etan eta arratsaldez 16:15etan. Bisitariek 7.000 metro koadroetan gordetzen ondarea arakatzeko aukera izango dute, izan ere zentroak material ugari gordetzen du: 83.000 liburu, 11.000 aldizkari, 1.400 mapa, 4 familiren artxibategia eta 4 milioi irudi digitalizatuta, besteak beste.

Bisitak aurrez erreserbatu daitezke 945 253932 telefonoaren edo fs-inf@fsancho-sabio.es helbidearen bidez.

Erantzunak itxita daude.