2011-Aza-21

Bestelakoak, Euskara, Kultura

Mintza-praktika eta dantza egiteko aukera paregabea. Anima eta apunta zaitez!

Zabalganan euskararen alde lan egingo duen kultur  ekimena ZABALGAIN KULTUR EKIMENA izenez Zabalganan euskara nahiz euskal kultura sustatu nahian dabiltzan.

Azaroko azken astean hasiko diren helduentzako lehen ikastaroak :

-Mintza-Praktika, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara (euskaltegiko 5./6. urratsetik gorako maila dutenei zuzendua)

-Euskal dantzak, ostiraletan, 18:00etatik 19:30etara

Matrikulazio kanpaina hasita dago dagoeneko, eta interesatuta daudenek honako datuak bidali behar dituzte zabalgain.kulturekimena@gmail.com helbidera: izen-abizenak, egin nahi duzuen tailerra eta kontaktu-telefono bat. Eta zuekin jarriko dira harremanetan.

Dena den, informazio guztia sortu duten blog-ean aurkituko duzue: zabalgain.blogariak.net

Erantzunak itxita daude.