2012-Ene-6

Enviado en Bestelakoak

Igoko al da Ondare Higiezinen gaineko Zerga 2012an?

Legentzinaldi hasieran Ondare Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) igoko ez zuela iragarri bazuen ere, zerga ukitu beharko du Javier Maroto alkateak Foru Aldundiak balore katastralak igotzen baditu.

Arabako Hiri Jabeen Elkarteak jakinarazi duenez Foru Aldundiak %2ko igoera aplikatu nahi du balore katastraletan 2012an, foru aurrekontuen proiektuan agertzen denez. Balore kastralen igoerak eragin zuzena du OHZn, izan ere horren arabera kalkulatzen baita zergarekin ordaindu beharrekoa.

Dena dela, Mariano Raxoik onartu zuen bezala, Gasteizen Udaletxeak %6ko igoera egingo zuela aitortu zuen, prentsan argitu legez.

Isabel Marti Arabako Hiri Jabeen Elkartearen presidentearen arabera gertakari honekin “zalantzan” geratuko litzateke alkatearen jarrera. Marotok hasieratik esan du OHZ igotzearen aurka zegoela baina Foru Aldundiaren erabakia baieztatzen bada Udalak igoera aplikatu beharko die hiritarrei.

Isabel Martiren ustez igoera honek “ez du inolako justifikaziorik”, are gehiago kontuta hartuta “egun indarrean dauden baloreak askotan nahiko altuak direla”.

Se ha cerrado los comentarios