2012-Feb-11

Enviado en Bestelakoak

Seme-alabek euskara aberatsa izateko aholkuen gaineko hitzaldia

Guraso euskaldun askoren kezka izaten da seme-alaben hizkuntza-ohiturena: Nolakoa izango da nire seme-alaben euskara? Nola landu gaitasun komunikatiboa?Nolako jarrerak sustatu behar genituzke euskararekiko? Eta beste hizkuntzekiko?

Lagunartean eta beste hainbat egoeretan euskaraz egitea nahi genuke baina gaztelaniak indar handia duen testuinguru batean bizi gara. Horri begirako ideiak eta aholkuak emango dira hitzaldi honetan. Hitzaldia otsailaren 14an izango da, asteartea, Lekua Ibaiondo Gizarte Etxea eta arratsaldeko 18:00etan. Hizlariak honako hauek izango dira:Edu Zelaieta, Euskal  Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Iñaki Eizmendi, Gizarte Hezitzailea.


Se ha cerrado los comentarios