2012-Feb-18

Enviado en Bestelakoak

Zabalganako konpartsa gaur kalera irtengo da lehendabiziz

Aurtengo Inauterietan Zabalgana auzoak bere konpartsa propioa izango du, hau da, auzo moduan aterako gara desfilean lehenengo aldiz. Hau lortzeko, lantalde bat osatu genuen elkarte batzuen artean, eta gaur arte lanean ibili gara, tartean karroza eraikitzen eta koreografiak prestatzen. Bere momentuan iragarri genuen bezala, aukeratutako gaia euskal inauteri tradizionala da, eta mozorroak Mielotxin eta Katilungorri pertsonaienak.

Karrozarentzat aukeratutako izena honako hau da: AUZO BERRI, OHITURA ZAHAR; izan ere, uste genuen lelo horrek ondo irudikatzen zuela hautaturiko gaiarekin islatu nahi genuena, hots, auzo berri batean bizi izanda ere, non belaunaldi beeriak datozen, geure ohitura zaharrei eutsi eta gorde behar ditugu, belaunaldiz belaunaldi pasatzeko.

Desfilean azken tokian aterako gara, arrastiko 19:00-19:30 aldera, Iparralde gizarte etxetik, eta bihar goizekoan ere hartuko dugu parte, jakina. Animatu eta zatozte auzoko lehen konpartsari babesa ematera eta gainontzekoekin ere gozatzera!

Se ha cerrado los comentarios