2012-Feb-19

Enviado en Bestelakoak

Auzo berri, baina ohitura zaharrak gordetzen

Atzo iluntzean zein gaur egurdian atera zen lehendabiiziko aldiz Zabalganako inauteri-konpartsa. Azkenak aterata ere, eta desfilean parte hartzen genuen lehen aldia bazen ere, oso esperientzia potita eta aberasgarria izan zen. Ikusleek zein konpartsakideok ederki pasatu genuen, eta guztiok prestatutiko dantzez eta txarangaren emanaldiez gozatzeko aukera izan genuen. Halaber, gure karroza originalak bere prensentzia garrantzitsua izan zuen, izan ere, politan bezain xumea zen.

Dakigunez, lehen urte honetarako Zabalgana auzoak bere egitasmo propioa izan zezan nahi genuen, betiere auzo oso baten ikuspegitik, eta asmo horrekin sartu ginen prestaketa lantaldean. Aldi berean, helburu bat bilatzen genuen eta lortu egin da; zera da: auzo oso baten izaera irudikatzea, zeinek bere kultura gordetzen eta sustatzen dakien,gehienbat jende gaztez eta umez osatuta egon arren. Esan bezala, lortutzat jotzen dugu helburua; bai islatu nahi zenagatik, bai hurrengo edizioetarako abiapuntua markatu izanagatik. Gure auzokieen partetik hain erantzun ona jaso izanak aurrerantzean ekimen hau antolatzen jarraitzeko eta hobetzen joateko gogoa eman digu antolatzaileoi, gero eta auzoko gehiagok parte har dezan eta inplikatu dadin iharduera honetan.

Se ha cerrado los comentarios