2012-Ots-24

Bestelakoak

Sukaldean.com etxeko sukaldaritzari buruzko euskarazko webgunea berritu da

Hemendik aurrera, kozinatzea gustuko duen edozeinek etxean egin ditzakeen 1.000 errezeta baino gehiago kontsultatzen ahalko ditu www.sukaldean.com webgunean. Bi ildo nagusi ditu webguneak, alde batetik, errezeten biltegia, eta bestetik, blog parte-hartzailea, lehena gizentzen eta aberasten joateko. Euskaldunen errezetategia emendatzeaz gain, euskararen erabilera eta arlo horretan erabiltzen den hiztegi zehatza gogoratzea du helburu.

Errezetategi adierazgarri bat baino haratago, Sukaldean.com-ek abiapuntu bat izan nahi du sukaldaritza gustuko dutenen artean jakintza konpartitzeko. Norberak bere errezetak eta amonak emandako sekretu hura gaineratikoekin elkarbanatzeko aukera izango du. Gisa berean, bere doaiak lau haizetara zabaltzen ahalko ditu prestatu duen plater horren argazkia webgunera igoz.

Horri esker webgunea bera hobetzen joango da eta horretan lagunduko duten guztiek saria eramateko aukera izango dute. Hasteko, zintzilikatuko diren lehen 10 errezeten artean Sarako Olhabidea jatetxeko bi lagunentzako bazkari edo afaria zozketatuko da. Beste hainbeste egingo da igoko diren lehen 50 argazkien artean. Egileak bi lagunentzako bazkari edo afaria eskuratuko du Hernaniko Zumitza jatetxean.

Bizitasuna helburu

Webgune bizia izateko asmoz, astean behin hitz bat nabarmenduko da, eta ele keta ibiltzeko ahalak egingo dira bertan, alegia nabarmendutako hitz hori gogorazteaz gain, han eta hemen nola esaten den jakiten saiatuko da. Sukaldean.com-ek garaian garaiko produktuak erabiltzearen alde egingo du. Horrenbestez astean behin errezeta bat proposatuko du merkatutako prezioak zertan dauden zehaztuz. Bi atal hauetan ere jendearen parte-hartzeak lekua izango du, ez baita eragile hoberik jakinarazteko bere etxean hitz hura nola esaten den edo bere herriko merkatuan produktu hura prezio horretan aurkitu daitekeela. Denen arteko harreman hori sustatzeko webgunea izango da oinarri nagusia, baina sare sozialak ere erabiltzen ahalko dira, Facebook , Twitter eta Berriketan oraingoz.

Erantzunak itxita daude.