2012-Api-2

Bestelakoak

Udal-batza Reina Sofia kalea “Durango” izendatzearen alde

Gaur goizean, Udal plenoan Bilduk aurkeztutako mozio bat eztabaidatu dute, zeinak auzoko kale baten izena aldatzea proposatzen zuen. Bilduren proposamen hau Zabalganako Reina Sofia nahiz Salburuako Juan Carlos I kaleei Gernika eta Durango izenak ematean zetzan. Izan ere, 75. urteurrena betetzen den honetan, Gasteizen bonbardatuak izan ziren bi herri hauen oroimen aipamenik ez dago gure kale edo plazetan, eta Salburuako aireportu zaharretik atera ziren, hain zuzen, bonbardaketaz arduratuko ziren hegazkinak.

Mozioa aurrera atera da Bildu eta PNV-ren aldeko bozkei eta PSOE-ren abstentzioari esker. Hala ere, kaleen izenak ez dira aldatuko, PPk iragarri baitu Gobernu Juntak ez duela baimenduko, eta gogoratu behar da udal-plenoetan bozkatzen dena ez dela loteslea.

Erantzunak itxita daude.