2012-maiatza-4

Deialdiak

Herri Urrats

Ikastolak zabaltzeko erronkari aurre egiteko xede, euskalzale andana bildu nahi du Seaskak maiatzaren 13an Senperen

Urtero bezala, maiatzako bigarren igandean Ipar Euskal Herriko ikastolen pesta den Herri Urrats Senpereko aintziran ospatuko da. Aurtengo “Elkartuz zabaldu” leloa Bixente Iragaraiek du asmatu eta logoa Serge Zudaire Herri Urratsen lehendakari ohiaren Andde semearen irudimenetik dator. Atzoko prentsaurrekoa animazioen eta antolaketaren azken berrien emaiteko erabili dute. “Herri Urrats 10 egunen buruan dugu, gehienetan ekimena uda hurbiltzen dela seinale bada eta aurten primaderarik ez badugu ukan ere, jendea ez dadin gal”  Seaskako Ur Gorostiaga lehendakarik oroitarazi du Herri Urrats maiatzaren 13an dugula

Erantzunak itxita daude.