2012-May-5

Enviado en Bestelakoak, Euskara

Arabatakada 2012

Aurtengoan Arabatakada jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da maiatzaren 11ean, ostiralez, Mendizabalako landetan.

Dakigunez, urtez urte jaialdia aldatuz joan da. Lehen urteetan, Campuseko esparruan jaialdi xume bat antolatzen zen eta azken lau edizioak berriz, Mendizabaleko landetan ospatu da. Apurka apurka, jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea hurbilaraztea lortu dute. Modu honetan, ekimen honek espero baino ohiartzun handiagoa hartu du. Honi aurre egiteko, neurri ezberdinak hartu dituzte urterik urte, eskaintza zabalduz eta jaialdia bere osotasunean hobetu nahiean. Aurten, esaterako, sarrerak internet-en bidez erostea dago.

Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:

– 10:30etan Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, kanpusean bertan.

Ostean Mendizabalara kalejira.

– 14:00tan herri bazkaria.

– 16:00tan Bertso-hop.

– 17:00etatik aurrera kontzertuak:

– Maketa lehiaketako irabazlea, Gose, Hesian, Betagarri, Kaotiko, EH Sukarra eta gaupasaTximeleta erromeriarekin.

– 21:00tan EKITALDIA

Jaialdiaren gaineko informazio zehatzagoa nahi duenak, www.arabatakada.org web orria ere bisita dezake informazio gehiago eskuratzeko.

Se ha cerrado los comentarios