2012-maiatza-5

Bestelakoak, Euskara

Zabalgain elkarte kulturalak mendi irteera antolatu du

Zabalganako kultur elkarteak, Zabalgain-ek, bere ibildiea egiten jarraitzen du, eta beren blog-ean zabaldu dutenaren arabera, dagoeneko martxan jarri dituzte auzokideontzako euskarazko mendi irteerak, heldu zein umeentzakoak. Lehenengoa datorren maiatzaren 12an izango da, Pagomakurretik Supelegorretara, non kobak bisitatzeaz gain haiei lotutako mitologian murgiltzeko parada izango da.

Goizeko 8:00etan E´leclerc sumermerkatuan geratuko da guztien artean kotxeetan nola joan antolatzeko, zenbat auto dauden ikusita. Ondoren, Pagomakurrerantz abiatuko da astiro-astiro (Zeanuri ondoan dago). Bertan kotxeak utzi eta ibilalditxoari ekingo zaio; ordu gutxiko paseoa omen da, ez oso zaila. Supelegorreta ingurura ailegatzean kobaren batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte, betiere gidariaren agindupean. Han nonbait ere bazkalduko egingo da, beraz ogitartekoak prest! eta oso berandutu gabe, astiro-astiro berriro hasi nahi da itzulia; izan ere, asmoa omen da Zabalganara iristea ez oso berandu, arratsalde partean.

Joatekotan bagaude, ohar pare bat egiten digute:

-Umeak ekarri nahi izanez gero, gomendatzen da gutxienez 6-7 urtetik gora izatea, eta gurasoek-edo lagunduta; ibilbidearen ezaugarriak direla eta.

-Aholkatzen da eramatea: jan eta edatekoa, txubaskeroak, mendiko arropa, eta linterna

Apuntatzeko zera egin behar da: euren heldidera bidali zenbat kide joango garen (izenak-edo) eta kotxea eramateko aukerarik daukagun ala ez, eta hasiko dira jendearekin harremanetan jartzen; zabalgain.kulturekimena@gmail.com

ANIMA GAITEZEN DENOK MENDIAZ ETA MITOLOGIAZ GOZATZERA!!

Erantzunak itxita daude.