2013-Uzt-22

Bestelakoak, Hemeroteka

Igor Esnaola nagusitu zen Euskal Herriko Txapelketan, pasa den larunbatean Zabalganan

Igor Esnaolak dezenteko aldearekin irabazi zuen Euskal Herriko Sega Txapelketa, Gasteizko Zabalgana auzoko zelaietan. 4.240,5 kilo ebaki zituen Legorretakoak, eta 4.082 Juanjoxe Lizasok, bigarren sailkatuak.
Igor Esnaola segalari legorretarrak lehendabiziko aldiz Euskal Herriko Sega Txapelketaren finalean parte hartu du. Lehenengo urtea du Euskal Herriko txapelketa ofizialean. Gipuzkoan ere aurten jo du estreinakoa, eta txapela lortu zuen, ekainean Aian.

Esnaolarekin batera, Juanjoxe Lizaso, Jon Kanflanka eta Jexuxmari Goenaga aritu ziren pasa den larunbatean Zabalganan, eta ordubeteko lana osatu behar izan zuten.

Erantzunak itxita daude.