2014-Oct-30

Enviado en Auzo mugimendua, Bestelakoak

Bihar,hilak 31,kontzentrazioa Errekalerorreko proiektuaren alde

Mostrando IMG-20141029-WA0000.jpg

ERREKALEOR BIZIRIK! PROIEKTUAREN ALDEKO MANIFESTUA

Manifestu honen sinatzaileok, babesa ematen diegu Errekaleor bizirik! Proiektuaren parte diren pertsonei; bai etxebizitza bat okupatzeko erabakia hartu dutenei, zein auzoan alternatiba sozioekonomiko eta kulturalari ekin diotenei.

Etxebizitza eskubidea oinarri hartuta (ONU-k pertsona ororentzat egindako Oinarrizko Eskubideen Kartan onartzen duen bezala, edo eta, Gasteizko Gobernuak 2008ko abenduaren 5ean onartutako Zerbitzu Sozialen Legean) eta auzoak eskaintzen dituen baliabideak (Gizarte etxea, zinema, frontoia, etab.) ikusita, DEI EGITEN DIOGU Vitoria-Gasteizko udalari, Ensanche 21-eko Administrazio Kontseiluaren gehiengoak 2014 otsailaren 20an adostutako 5.gaia, ilegalki okupatutako Elkartearen titulartasuna duten etxebizitzen jabetzaren aitorpenerako prozesu judiziala abiatzean datzana, bertan behera utz dezan. 2014ko URRIA, VITORIA-GASTEIZ.

Se ha cerrado los comentarios