2014-Aza-10

aisialdia, Bestelakoak, Euskara

“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea”

“JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Larunbatean, azaroak 15, 10:00etatik 14:00etara eta asteartean, azaroak 25, 18:30etik 20:30era.

Jardunaldiak duela gutxi inauguratu den Oihaneder Euskararen Etxean izan ziren .

Jardunaldietako helburuak:

-Ume eta gaztetxoen aisialdian eta euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea.

-Gasteizko egoera aztertuta, ea zein aukeren gainean eralda dezakegun, horren inguruko gogoeta partekatzea.

Gasteizko Udalaren euskara zerbitzua eta Euskaltzaleen Topagunea gabiltza, GEU elkartearen laguntzarekin, jardunaldi hauen antolaketan eta hurrengo egunetan bidaliko dizuegu egitaraua eta edukien gaineko informazio zehatzagoa.

Egitaraua

AZAROAK 15 (10:00-14:00)

 

10.00 – 10.15 Harrera eta aurkezpena
10.15 – 10.45 ARRUE proiektua: Euskara eta erabilera. Eskolaren mugak
Iñaki Jauregialtzo. Gasteizko Berritzegunea
10.45 – 11.05 Euskararen transmisioaren bide berriak. EHU. Ikus-entzunezkoa
11.05 – 11.25 Taldekako hausnarketa eta lanketa
11.25 – 12.00 Denok elkarrekin: taldeetan hitz egindakoa partekatu
12.00 – 12.30 ATSEDENALDIA
12.30 – 13.15 Gasteizko esperientzia arrakastatsuen gakoen bila:
–  Gasteizko Bertso Eskolak. Arabako Bertsozale Elkartea
–  Haurrentzako zinema eta tailerrak. Euskharan Elkartea
–  Udako ikastaroak. Gaztedi Rugby Taldea
–  Eskolaz kanpoko ekintzak eta Barnetegi Txikia.
Amezti Txiki Guraso Elkartea
13.15 – 13.45 Zer beste egin daiteke Gasteizen? Taldekako lanketa eta elkarlanerako proposamenak
13.45 – 13.50 Jardunaldien bigarren saioaren azalpena eta parte hartzeko gonbidapena.
13.50 – 14.00 Amaiera ekitaldia

 

AZAROAK 25 (18:30-19:00)

 

18.30 – 19.00 “Banaka edota elkarrekin, guztiok gara eragile”.
Iñaki Eizmendi. Ebete
19.00 – 19.45 Gasteizko aisialdi euskalduna aberasten. Beharrak eta aukerak.
Talde lana
19.45 – 20.15 Zertan dabiltza Gasteiztik kanpo? Esperientzia baliagarriak
–  Iruñeko Karrikaluze Elkartea
–  Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea
–  Getxoko Egizu Elkartea
–  Durangoko Berbaro Elkartea
20.15 – 20.30 Gasteizko aisialdi foroa. Proiektuaren aurkezpena.
Euskara Zerbitzua

Erantzunak itxita daude.