2014-Nov-25

Enviado en Bestelakoak, Emakumea

Emakumeen aurkako pandemia

IMG-20141124-WA0009Munduan hiru emakumetik batek jasan du indarkeria fisiko edo sexual motaren bat bizitzan. Gehienetan, bikotekideak eragindakoa da bortizkeria hori, eta mota askotako osasun arazoak dakartza. Osasunaren Mundu Erakundeak mundu osoko arazoa dela ohartarazi du.

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ez da nolanahiko data, indarkeria sexista osasun publikoari dagokion arazoa baita; eta larritasun handikoa, gainera. Pandemia baten parekoa da: munduko emakumeen %35ek jasan izan dute indarkeria fisiko edo sexualen bat bizitzan, eta, zehazki %30ek, bikotekidearengandik pairatu izan dute bortizkeria hori.

Lurralde, gizarte mota eta klase sozial guzietan du genero indarkeriak eragina; arazo globala da. Eta horren aurka neurriak hartzea, premiazkoa. Horixe adierazten du OME Osasunaren Mundu Erakundeak 2013an argitaratutako txostenak, eta aurre egitearen garrantzia azpimarratzen du han: «Munduko esku hartzea beharrezkoa da, indarkeriarik gabeko bizitza giza eskubidea baita, gizon, emazte eta haur orori bermatu beharrekoa».

Se ha cerrado los comentarios