2014-Abe-3

Euskara

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan hartuta, gure hizkuntzaren egunerokotasuna aldarrikatzeko kanpaina bateratua jarri du martxan bigarren urtez Euskaltzaleon Topaguneak.

Gasteizen hainbat eragilek bat egin du ekimen honekin, Zabalganako euskara batzordea, besteak beste. Besteak beste, EUSKARAK 365 EGUN lelodun 1000 karteletik gora eta 6000 pegatina banatuko dira eta programazio kulturala anitza antolatu da Gasteizen hurrengo egunotan. Gaur, abenduaren 3an, hain zuzen, ALEA Arabako astekari berriaren banaketa masiboa egingo da; baita Zabalganan ere.

EUSKARAK 365 EGUN Gasteizko dinamikan parte hartu dute: Sarburu Elkartea, Zagalbanako Euskara Batzordea, IKA, AEK, Armentia Ikastola, Toki Eder Ikastola, Olabide ikastola, Zabalgana eskola, Odon de Apraiz ikastetxea, Ikasbidea ikastola, Ekialdea institutua, GEU elkartea, Topagunea

Erantzunak itxita daude.