2015-Ots-3

Bestelakoak, Kultura

Santa Agedaren bezperan Zabalganako guraso elkarteak kantatzera aterako dira auzoan zehar

Iaz bezala, aurten ere Zabalganako bi guraso elkarteak(gurasoak zein umeak) aterako dira Santa Ageda Zabalganaauzoa zehar Santa Agedaren bezperan-otsailak 4-kantatzera, bakoitzak bere ibilbidea eginez.

Zabalgana ikastetxeko guraso elkartearen taldea arratsaldeko 17:30eean abiatuko da ikastetxetik bertatik Nazio Batuen kaleratz, non hainbat taberna eta saltokietan geldituko diren abestera. Ostean, Sofia Erreginaren Etorbidean zehar segitu eta Labastida Plazan amaituko  dute ibilbidea, 20:00ak aldera.

Mariturriko ume eta gurasoak, berriz, 17:00etan jarriko  dira abian eskolatik, eta ondorengo ibilbidea egingo dute komertzioetan geldialdiak eginez kantatzeko: Sofia Erreginaren Etorbidea, Leza kalea, Oion kalea, Iruña-Beleia eta berriro ituliko dira eskolara.

Erantzunak itxita daude.