2015-Ots-7

Bestelakoak

Herri mugimenduei zuzendutako formazioaz jardunaldiak otsaiak 28an

gaagzkbHerri mugimenduentzat formazioan urratsak ematea helburu izango duen Bor Bor (k) herri jakintzen laborategiaproiektuari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu Joxemi Zumalabe fundazioak. Otsailaren 28an izango dira, Donostian.

Formazioaren alorrean gabeziak somatu dituztela diote fundazioko kideek, eta kezka horren inguruan erabaki dute abiatzea Bor-Bork(k) proiektua. Honela definitu dituzte arrazoiak:

“Formazioari ematen diogun garrantzi urria, landu gabe geratzen diren gaiak, metodologia berritzaileen beharra, denbora desorekak, pertsona zein gaien artean sortzen diren jerarkizazioak, aniztasun falta…”

Parte hartu nahi duenarentzat, email bat jarri dute:komunikazioa@joxemizaumalabe.org

Datorren ikasturtean martxan

2015/16 ikasturtean abiatuko dute Bor-Bor(k) proiektua, eta horretarako kolektibo ugaritako 15-20 bat partaiderekin, herri mugimenduentzat interesgarri lirateken hainbat gai landuko dituzte. Aurreratu dutenez, ikasturte oso batean hiru asteburutako tailer-elkarbizitza saioak egitea dute buruan.

Erantzunak itxita daude.