2015-Mar-5

Bestelakoak, Euskara

Larunbat honetan, euskararen aldeko zuhaitz landaketa Zabalganan

IMG-20150301-WA0013Larunbat honetan, martxoak 7, Zabalganako basoaren sarreran(Mariturri Bulebar.), 11:30etik aurrera, euskararen aldeko ekintza polita burutuko dugu Zabalganan: ia zortziehun zuhaitzen landaketa.

 

Ekintza hau CEAren eskutik eramango da aurrera, Zabalganako  korrika batzordeak antolaturiko egitarauaren barnean, eta zuhaitzak mota askotakoak izango dira, denak autoktonoak. Ihardueran parte hartzeko ez da ezer eraman behar, CEAk lanabesa eta tresna guztiak eskura jarriko baititu. Behar den gauza bakarra gogoa eta prestutasuna dira. Izan ere, auzokideok familian edota lagunekin goiza pasatzeko aukera ezin ederragoa da, non euskarari eta Korrikari gure babesa erakutsio diogun.

Esan bezala, ekimen hau auzoko korrika batzordeak antolatu dituen lehen iharduera izango da, larunbatetik aurrera, ordea, ekintzez osaturiko egitaraua prestatu baitute Zabalganan. Hona hemen egitarau osoa.

 

Erantzunak itxita daude.