2015-Mar-25

Enviado en aisialdia, Auzo mugimendua, Bestelakoak, Eko-logia, Emakumea, Euskara, Formakuntza, Hemeroteka, Hirigintza, Kultura, Nabarmendutakoak, Partehartzea

Donostia: Auzo Elkarteen Foroaren aurkezpena

Behean sinatzen dugun auzo-elkarteek. Donostia, bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko Foroa eratu dugu.

Duela hilabeteak, Auzo Elkarteek. aldizka, bilerak burutzen ditugu eta bertan ikusi dugu beharrezkoa dugula elkarrekin lan egiteko eremuak eraikitzea, hiritar guztioi eragiten diguten gai ezberdinak jorratzeko. Adibide nabarmen bat, berriki hiria barrutietan zatitzeko onartu den araudia izan da. Gai garrantzitsu hau, ez auzo-elkarteei, ez eta hiritarrei galdetu gabe, arrazoiak eman gabe eta eztabaidatzeko aukerarik gabe onartua izan.

Behar guzti hauek ez dira berriak, beste batzuetan honelako eremuak sortzen saiatu gara, baina une honetan hiritarrak, orokorrean, gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen du, eta honengaitik ikusi dugu auzo-elkarteak bilduko dituen gunea eraiki dezakegula.

Auzo-Elkarteak, Donostiako Auzo-Elkarteen foroa eraikitzea erabaki dugu, hemen Donostia bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko aukera emango digu.

Foro hau auzo-elkarteen arteko harremana hobetzeko tresna izan nahi du, auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitzegiteko gunea. Eta baita ere instituzio ezberdinak, hiritarren eskakizunei ematen dieten erantzunen iragarle.

Gainera Foro honek hiritarren parte-hartze eredu eraginkorragoena zehazteko asmoa du, kontuak hartu gabe zein alderdi politiko gobernatzen duen hirian. Hiritarren parte-hartzea bermatua egon behar du.eta honetarako behetik eraikia izan behar da.

 

donostiaauzoelkarteakDonostia, 2015eko Martxoak, 25

Morlanstarrak Auzo Elkartea,Amara Berri Auzo Elkartea

Parte Zaharrean Bizi Auzo ElkarteaAltza XXI Herri EkimenaHerripe Auzo Elkartea

Amarabai Auzo ElkarteaLantxabe Aieteko Bizilagun ElkarteaUliako Auzo Elkartea

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun ElkarteaOndarpe Groseko Auzo Elkartea

Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea AAVV Sarroeta A.E. MartuteneAgrupación Comunidades Polígono Bera BeraLan Berri Txomin-Enea

AAVV Urumea Ibaia A.E Egia Bizirik,AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola – Loiolako Erriberako A.Elkartea,Igeldoko Herri Kontseilua

Se ha cerrado los comentarios