2015-Abr-25

Enviado en Bestelakoak

AUZO: Obrekin “pazientzia agortuta”, manifestazioa burutu dute Irala eta Errekaldeko auzotarrek

iralaIturria: uriola.eusk Auzo elkarteek deituta Irala eta Errekaldeko hainbat bizilagun atera ziren kalera atzo arratsaldean Bilboko Udalari euren haserrea adieraztera

Trenbidearen lurperatzea eta inguruaren berrurbanizazioa “urgentea” direla salatu zuten Irala eta Errekaldeko kaleetan auzotarrek atzoko manifestazioan. Bi auzoetan obrak luzatzen ari direla eta, hiru eta hamar urte hurrenez hurren, udal hauteskundeen hurbiltasuna baliatuz, Bilboko Udalari zuzendutako mezua izan zen martxaren buruan, pankartan, zabaldu zutena: “Hiru urtez Udala ausente. Pazientziak muga dauka. Obren amaiera beherala”.

Auzotarrek ez dute onartzen “bigarren mailako auzorik”, eta erantzunak eskatu dituzte.

Se ha cerrado los comentarios