2015-maiatza-21

Bestelakoak, Euskara, Formakuntza, Kultura, Nabarmendutakoak

LOMCEri ez esan diogu! / Zabalgana contra la LOMCE!

Zabalgana_locmeEZGaur Zabalganak ozen esan du LMCEari EZ. Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organiko LOMCEren aurka dagoen Hezkuntza Plataformen Topaguneak Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari ohartarazi dionez, Lehen Hezkuntzaren hirugarren mailako ikasleei ezarriko dizkieten frogen aurrean “planto” egingo du. Halaber, “inposaketarik” ez duela onartuko esan du plataformak.

Zabalganako HLHIan, 64 familiatik 58k ez dute baimenik eman bere haurrek LOMCEk agindutako 3. mailako azterketa egiteko. Prentsaaurreko batean Lehen Hezkuntzako 3. mailako proba ez egiteko deia egin dute.

 

Hoy Zabalgana ha hecho una declaración de planto a la LOMCE, a la prueba de tercer curso y un llamamiento a todos los estamentos y agentes que conformamos la comunidad educativa para que se planten ante la aplicación de la LOMCE y el proyecto de HEZIBERRI y en concreto, ahora ante estas pruebas de tercer curso.

Hau da bere deialdia, Zabalgana batuz-ek bere atxikimendua ematen du /Texto del manifiesto que como asociación vecinal respaldamos y nos adherimos al mismo.

Deialdi hau Zalbalgana eskolako gurasook egin badugu ere, hemen gurekin, gure ikastetxeetako
zein beste ikastetxe batzuetako hainbat estamentutako kideak elkartu gara.
Hilabete luzeak daramatzagu LOMCE legearen kontrako dinamikan murgilduta. Izan ere, eta
dakizuen moduan, aurten lege horren ezarpena errealitate bilakatu zaigu gure ikastetxeetan.
Horren adierazpen larrienetakoa Nafarroan dagoeneko burututako 3. mailako azterketa izan da.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, noiz, zein ikastetxetan eta nola egingo diren oraindik ez
dakigu Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman nahi ez duelako eta azken momentura arte
ezkutatzea erabaki duelako.
Lehenik eta behin Jaurlaritzak darabilen sekretismo hori salatu egin nahi dugu, izan ere, gure
gogoetak, iritziak eta erreakzioak baldintzatzeko asmoz eginda daudela deritzogu. Baina, ahalegin
horretan kale egin du.
Guk gaur argi adierazi nahi dugu 3. mailako frogaren aurka gaudela erabat. Eta kontra gaude
banatutako esku-orrietan dauden arrazoi anitzengatik, baina batik bat, LOMCEk edota
HEZIBERRIk inposatu nahi diguten errebalida-sistema oso baten lehen urratsa delako.
Aipatutako guztia eta gure eskola frogak egiteko aukeratua izateko dagoen posibilitatea kontuan
hartuta, 64 familiatik 56k EZ dute beren seme alabek 3. mailako froga egiteko baimenik
eman. Gainera, Zabalgana eskolako komunitatearen 400 sinadura eta Eskola Kontseiluaren
babesa dauzkagu ekimenaren alde.
Beste ikastetxeak guk emandako urratsak ematera gonbidatu nahi ditugu hezkuntza komunitate
osoaren desadostasuna argi adierazteko.
Beraz, gaur dei egin nahi diogu hezkuntza komunitatea osatzen dugun estamentu eta eragile orori
planto egin dezan LOMCEren ezarpenaren aurrean, HEZIBERRIren proiektuaren aurrean, eta
zehazki 3. mailako frogen aurrean.
GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMARI eskerrak eman nahi dizkiogu hemen
egoteagatik eta bere laguntzagatik. Eskerrak eman nahi dizkiogu halaber, hemen dauden beste
ikastetxeetako gurasoei gu guztion seme-alaben heziketak eta etorkizunak kezkatzen gaituztelako.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntza Sailari eta zehazki Cristina Uriarteri dei egiten diegu familiei entzun eta LOMCEren aplikazioa geldiarazi dezan, 3. mailako froga hauek bertan
behera utz ditzan eta hausnarketa eta eztabaida ireki ditzan. Horrela, hezkuntza komunitatearekin
batera gure errealitatetik eta gure beharretatik abiatuta, euskal hezkuntza sistema propio baten
oinarriak sendotu ditugu.
Azkenik, hezkuntza-eragileek, sindikatuek eta Gasteizko Gure Hezkuntza plataformak antolatutako
elkarteratzera gonbidatzen zaituztegu 3. mailako azterketa egitera behartuta dauden zentroekiko
elkartasuna adierazteko. Bihar, maiatzaren 22an, 11:00etan, Corazonistas Ikastetxearen ondoan
izango da.
Gasteizen, 2015eko Maiatzaren 21ean.
ASOCIACIÓN AMEZTI-TXIKI
AMEZTI-TXIKI GURASO ELKARTEA

En el CEIP Zabalgana 56 familias de 64 no dan autorización para que sus hijas/os hagan la prueba de 3º curso marcada por la LOMCE

Aunque esta es una convocatoria realizada por familias del centro público Zabalgana, hay aquí con nosotras, compañeros/as de diferentes estamentos tanto de nuestro centro como de otras escuelas.
Llevamos meses trabajando en contra de la LOMCE. Como sabéis, desde el Departamento de Educación, ya han empezado a aplicar esta ley en nuestros centros durante este curso y un ejemplo preocupante es, el examen de tercero de primaria que ya se ha realizado en Navarra. En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, el Gobierno Vasco ha decidido no dar esa información hasta el último momento. Por eso aún no sabemos cuándo, en que centros ni cómo se van a hacer dichas pruebas.
Queremos empezar DENUNCIANDO el secretismo con el que la Administración esta actuando, como si así
quisiera condicionar nuestra reflexión, opinión o incluso nuestra reacción. Pero se han equivocado.
Hoy y aquí, las familias queremos manifestar que estamos totalmente en contra de estas pruebas de tercero que se pretenden hacer a nuestros/as hijas. Estamos en contra por diferentes razones, que podréis leer en los panfletos que os hemos repartido, pero fundamentalmente porque consideramos que es el primer paso dentro un sistema de reválidas que nos impone la LOMCE y también HEZIBERRI.
Ante esto, y ante la posibilidad de que nuestro centro sea elegido para realizar las pruebas, 56 de 64 familias de Zabalgana con hijos/as en tercer curso, NO damos autorización para que se le pase estos exámenes. Nuestra decisión está respaldada por 400 firmas pertenecientes a miembros de la comunidad escolar y con el respaldo del Órgano Máximo de Representación.
Animamos al resto de centros a que den los mismos pasos para expresar el rechazo de toda la comunidad educativa Hoy hacemos un llamamiento a todos los estamentos y agentes que conformamos la comunidad educativa para que se planten ante la aplicación de la LOMCE y el proyecto de HEZIBERRI y en concreto, ahora ante estas pruebas de tercer curso.
Agradecemos a GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMA su presencia y apoyo. También a
todo/as los padres/madres de los centros que nos acompañan y que comparten con nosotros la
preocupación por la educación de nuestros hijos/as.
Por último, llamamos al Gobierno Vasco y al Departamento de Educación, en concreto a Cristina Uriarte, para que escuchando a las familias, no aplique la LOMCE, no realice estas pruebas de tercero y para que abra un período de reflexión y debate con la comunidad educativa, para construir las bases de un sistema educativo propio que parta de nuestra realidad y responda a nuestras necesidades.

¡No a la LOMCE! ¡No a HEZIBERRI! ¡No a los exámenes de tercero!
LOMCEri ez! HEZIBERRIri ez! Hirugarren mailako azterketarik ez!
Vitoria-Gasteiz, a 21 de Mayo de 2015.

Erantzunak itxita daude.