2015-Uzt-20

Bestelakoak

Etxetresnak berritzeko laguntzak ematen hasi da Jaurlaritza

Herritarrek 125 euro arte jasoko dituzte kontsumo txikiko etxetresnak erosteagatik. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) iragarri duenez, indarrean dago etxetresnak berritzeko Renove plana. 8.000 etxetresna inguru aldatzea aurreikusten da, eta horien ordez eraginkortasun handiko A++ edo A+++ energia sailkapena dutenak merkaturatuko dira
EEE Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak uztailaren 18tik aurrera etxeko ekipamenduak berritzeko diru laguntza programa abiarazi du. Energiaren aurrezpen nabarmena dakarten eraginkortasun handiko tresnak eskuratzeko diru laguntza programa hori, Etxetresna Elektrikoen Renove Plana izenez ezagutzen dena, EEEk energia eraginkortasuna sustatzeko diru laguntzen lerroen barruan dago eta 1.000.000 euroko aurrekontua du.
Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 125 eurorainoko diru laguntza emango du linea zuriko etxetresnak ordezkatzeko; zehazki, hozkailu, izozkailu, garbigailu eta ontzi-garbigailuen erosketa lagunduko du diruz. Hala, A+++ energia kalifikazio handiena duten etxetresnak eskuratzeko 125 euro emango ditu, eta A++ kalifikaziokoak erosteko 105 euro. Bi sailkapen edo kalifikazio horietako bat ez duten etxetresnek ez dute diru laguntzarik jasoko. Era berean, tresnen ordezkapen erreala ez dakarten erosketak ez dira diruz lagunduko.
Etxetresna elektrikoak
Diru laguntza
€/tresnako
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin
125
Izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin
125
Garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin
125
Ontzi-garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin
125
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin
105
Ontzi-garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin
105

Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin bat egingo duten saltokiak arduratuko dira diru laguntzen izapidetza edo tramitazioa egiteaz. Horiek aplikatuko dute deskontua, zuzenean, erosketa egitean, eta halaber, etxetresna elektriko zaharra erretiratzearen inguruko izapideak ere haien ardura izango da, baimendutako hondakin-kudeatzaile baten esku uzteko, tratamendu egokia gauzatzeko eta ordezkapena behar bezala osatzeko.
Diru laguntza programa horri esker, eraginkortasun handiko 8.000 etxetresna elektriko inguru instalatuko dira euskal etxeetan, eraginkortasun txikiago eta kontsumo handiagokoak ordezkatuko dituzten tresnak, hain zuzen ere.
Aurtengo ekitaldirako dagoen aurrekontua edo diru saila amaitu arte emango dira diru laguntzako

Erantzunak itxita daude.