2015-Abu-27

Bestelakoak

Irailaren 9an bukatuko da Gasteizen OHZ eta zabor tasa ordaintzeko epea

Udal gobernuak gogorarazten du ondasun higiezinen gaineko zerga eta zabor tasa ordaintzeko epea datorren irailaren 9an bukatuko dela, beste urte batzuetan ez bezala. Horrek esan nahi du helbideratutako ordainagiri kopuru handia egun horretan kobratuko dela. Aurreko apirilean zerga egutegian egindako aldaketen eraginez, OHZ zein zabor tasak ordaintzeko epea atzeratu egin zen, ekainaren 17tik irailaren 9ra arte, zehazki. Gogoratu beharra dago ordainagiriak oro har irailaren 9an kargatuko diren arren bi eta hiru kuotatan zatikatuta daudenak irailaren 21ean kargatuko direla. Mahaitxoen tasan ere antzeko aldaketa egin zen, eta irailaren 2ra arteko epea ezarri.

Zerga ekitaldi honetan ondasun higiezinen gaineko zergaren 257.114 ordainagiri igorri dira. Zerga hori zatika ordaintzeko aukera dago, eta orain arte 28.414 ordainagiriri aplikatu zaio; dena dela, kopuru hori handitu egin daiteke, zatikako ordainketa eskatzeko epea abuztuaren 28an amaituko baita. Gehien bat urteko 6 kuotatan ordaintzea aukeratzen da, 18.000 kasutan baino gehiagotan aplikatuko baita.

Zabor tasari dagokionez, 128.395 ordainagiri jaulki dira, eta orain arte 3.708 zergadunek eskatu dute zatika ordaintzea. Kasu horretan ere 6 kuotatan ordaintzea da aukerarik ohikoena (1.773).

Erantzunak itxita daude.