2015-Ago-28

Enviado en Bestelakoak

AUZO: Mendillorriko Gaztelua auzoarentzat berreskuratzeko ekimenak antolatu dituzte larunbat honetarako

Ahotsa. Mendilorri auzoa (Gorgoratu iraliaren 3tik 7ra arte jaiak izango dira) Auzokide guztientzat “nortasun sinbolo bat” izan dena berreskuratu nahi dute Mendillorriko auzokideek.
Espazio autogestionatu bat bihurtu nahi dute auzoari bizitza ematen dioten elkarte eta kolektiboek.

Mendillorri auzoan “hazi, jolastu, sortu, partekatu eta amesteko” proiektua eratu nahi dute Gazteluan.
“Prozesu honetan ezinbestekoa da espazio kolektiboak berreskuratzea eta auzoaren arazo zein beharrak konpontzeko elkar ikaskuntzarako loturak ezartzea. Gazteluaren berreskurapena auzokideon aldetik gaur egun hurbilago dugun erronka da”, baieztatu dute.

Ildo horretan, auzo errebindikazio honi bultzada berri bat emateko, auzokide guztiak animatzen dituzte larunbat honetan Gazteluaren inguruetan egingo den jardunaldian parte hartzera. Goizean goiz hasiko dira ekimenak: 10etan auzolan bat eginen da, eta ondoren txistorrada eta umeentzako jokuak izango dira. Eguerdian herri bazkari batek hartuko dituzte indarrak eta gero jokuak eta musika izango dira. Espazio autogestionatu baten aldeko kanpamendua zabalduko da, eta gaua asatzeko asmoarekin, hainbat ekimena antolatu dituzte.

Info +: mendillorri auzo elkartea (eta hemen), AAVV Mendillori (Facebook), Gazte mugimendua,  auzoko historia etb

Se ha cerrado los comentarios