2015-Ira-7

Bestelakoak

Aurten jaiotako haurrek barizelaren aurkako txertoaren 1. dosia 15 hilabete betetzen dituztenean jasoko dute eta 2. dosia 4 urtez.

Barizela jasan ez duten haurrei 12 urte betetzen dituztenean txertoa eman ordez, Euskadin, aurrerantzean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei txertoa emango zaie Osakidetzako osasun-zentroetan 15 hilabete, lehen dosia, eta 4 urte, bigarrena, betetzen dituztenean.

Barizelaren txertoa lehenago emango da, euskal haurrentzako txertoen egutegiaren arabera. Osasuneko sailburuak adierazi du neurri hori hartzeko erabakiaren oinarrian Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariko adituek, irailaren 3an bilduta, emandako gomendioak daudela. 

Behin-behinean, egungo egutegiari eutsiko zaio, eta barizelaren aurkako txertoa 10 urte betetzean emango zaie haurrei, harik eta 2015ean jaiotakoek adin hori duten arte. Era horretan, euskal herritarrak helduarora barizelaren aurka babestuta iristea bermatuta egongo da, izan modu naturalean jasan dutelako, izan txertoa jaso dutelako.

Hori horrela, Jon Darpón sailburuak aldaketak iragarri ditu, kukutxeztularen txertoa emateko jarraibideei dagokienez, erantzuna eraginkorra izan dadin; izan ere, autonomia-erkidegoek eta Europako hainbat herrialdek arazoak izan dituzte azken hilabeteetan txertoaren hornidura jasotzeko.Europa osoko herrialdeek kukutxeztularen aurkako txertoa lortzeko hornidura-arazoak ditugun honetan, Osasun Sailak, atzeratu egingo du behin-behinean difteria-tetanoaren eta kukutxeztularen aurkako txertaketa 6 urteko haurren kasuan. Neurri horrek ez du inolako arrisku epidemiologikorik eragingo, oroitzapeneko txertoa delako, hots, atzeratu daitekeena.

Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren jarraibideak betez, emakume haurdunek izango dute lehentasuna, eta kukutxeztula duten umeen kopurua ugaritu egin denez, haurdunaldiko azken hiruhilekoan dauden emakumeei kukutxeztularen aurkako txertoa emango zaie aurrerantzean ere. Urte hasieran hasitako bidetik jarraituko du Osakidetzak, emakumeak eta umeak modu eraginkorrean eta seguruan zaintzeko.

Aurten, pneumokokoaren aurkako txertoa sartu da 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoen txertaketen egutegian. Halaber, aldaketak egin dira C meningokoko konjugatuaren aurkako txertoaren jarraibideetan, hala nola giza papilomaren birusaren aurkakoetan.

Erantzunak itxita daude.