2015-Ira-7

Bestelakoak

Leihoen Renove Planak 1.000 eurorainoko diru laguntzak emango ditu kanpoko beirak aldatzeko

Astearte honetan zabalduko da eskariak aurkezteko epea eta milioi euroko aurrekontua amaitu arte luzatuko da. Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarianplan-renove-ventanas-eve-euskadi-2015 argitaratu dira astelehen honetan 2015eko Leihoen Renove Planaren diru laguntzak arautzen dituen oinarriak. Kanpoko beirak aldatzea eta horien ordez isolamendu handiagokoak jartzea helburua duen planak milioi euroko aurrekontua du. Euskadin ohiko okupazioa duten etxebizitzen energia eraginkortasuna hobetu nahi da planaren bitartez. Izan ere, kanpotik eveventanababes termiko handiagoari esker, berokuntzan energia kontsumoa murrizteko aukera izango dute.

EEE Energiaren Euskal Erakundea –Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia- asteartean hasiko da diru laguntzak eskatzeko eskabideak jasotzen, eta horiek eskatzeko epea indarrean izango da horretarako esleitu den aurrekontua amaitu arte. EEEn webgunean (www.eve.es) kontsultagai daude bete beharreko baldintzak. Diru laguntzez baliatzeko, leihoen berritzearen fakturen data 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan beharko da. Aurreikuspenen arabera, ohiko okupazioa duten 1.500 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira planaz.

Leihoak bere osotasunean

Leihoen Renove Planak diru laguntzak emango ditu leihoak bere osotasunean berritzeko (beirak, markoa, pertsiana kaxa eta instalatzeko behar den igeltserotzari lotutako kostuak). Emango den gehieneko diru laguntza inbertsioaren %22 izango da, eta etxebizitzako 1.000 euro emango dira gehienez ere. Leihoak ordezkatzeari begira emango diren diru laguntzak jasotzeko, beharrezkoa da etxebizitzak EAEn egotea eta ohiko okupazioa izatea.

Programak emango dituen diru laguntzak eskuratu ahal izateko, leihoak edo ate-leihoak etxebizitzaren kanpoko aldeko itxiturak izan behar dira, kanpoko girotik berotutako leku bat banatzearekin batera. Beraz, etxebizitzaren barruko itxituretan kokatutako leihoak ez dira diruz lagunduko. Horretaz gain, leihoek honako ezaugarri hauek izan beharko dituzte: CE marka edukitzea, zubi termikoaren haustura izatea arotzia metalikoaren kasuan, isolamendu termiko sendoa (ATR) duten beirez osatutako beira bikoitza edukitzea, eta horren aire kameraren lodiera 14 mm-koa izango da gutxienez eta transmisio termikoaren balioa 1,40 W/m2 K edo txikiagoa.

Erantzunak itxita daude.