2015-Dic-20

Enviado en Bestelakoak, Kultura

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara!

Datorren abenduaren 23an berriz ere Olentzero eta Mari Domingi Zabalganara etorriko dira. Beraz, auzokide guztiok hitzordua dugu biei harrera egiteko, eta euren omenez ospatuko den jaialdiaz gozatzeko.
Olentzero eta Mari Domingi Batzordea osatzen dugun elkarteok gure esker ona eman nahi diegu aurten ere ekitaldi hau posible egin duten guztioi: antolaketa lanetan ibili den orori, ekitaldian parte hartu eta laguntzeko prest zaudetenoi, eta baita  komertzio laguntzaileei.
OLENTZERO zabalgana vitoria gasteiz 2016Olentzerok eta Mari Domingik ziurtatu digute auzora Zabalganako basotik iritsiko direla, horregatik arratsaldeko 18:00etan basoaren sarreran (Mariturriko Bulebarraren 26garren zenbakian) itxarongo diegu eta ondoren kalejiran joango gara auzoan zehar Zabalgana ikastetxeraino, non jaialdia egingo dugun Mari Domingi eta Olentzerorekin batera.

Hotza egingo duela aurreikusten da eta Olentzerok eta Mari Domingik haurrak zaindu nahi dituztenez, ikastetxean txokolate beroa egongo dela iragartzea eskatu digute, Zabalgana ikastetxeko aterpean haurrek abestu eta Mari Domingi eta Olentzerorengana gerturatu eta txokolatezko muxu bat eman diezaieten.Horrez gain, jakina, Olentzerok eta Mari Domingik haur eta ez hain haur direnen eskutitzak jasoko dituzte. Eskutitz hauek ikastetxeetan, haur eskoletan eta auzoko komertzioetan topatu daitezke.

Espero dugu jai honen ospakizunak haur guztien parte hartzea bermatu ahal izatea, eta horrekin batera ikazkinak bere zakuan auzoarentzako eta auzokideontzako gauza on piloa ekar dezala.

Gure aldetik, eguberri ona pasa dezazuen opa dizuegu, eta egun zoragarri honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Eguberri on eta gora gure Olentzero eta Mari Domingi!!

Se ha cerrado los comentarios