2015-Abe-28

Bestelakoak

‘Aretxabaleta bizirik’ proiektua jarri dute martxan Aretxabaleta biziberritzeko asmoz

aretxabaleta-bizirikjpgBustaldea kaleko 17. blokeko zenbait etxebizitza biziberritzeko prozesuari hasiera eman diote bertako hainbat gaztek. Autogestioa ardatz izango du proiektuak.
Gasteizen zabalkunde proiektuaren baitan, Aretxabaletako bizilagun gehienak “presio” bitartez beren etxeetatik kanporatuak izan ziren. Lur azpiko kiroldegi bat, osasun zentro bat eta 3.000 etxebizitza aurreikusten zituzten auzoan eraikitzeko. Guzti honen atzean, 21. Zabalgunea erakundea dago eta, beraz zeharka Gasteizko udal gobernua.

Duela urte batzuk sortutako krisiaren ondorioz proiektu hau bertan behera gelditu zen, eta Aretxabaleta herria apurka-apurka husten joan da. Aretxabaleta bizirik proiektuko kideek salatu dute Gasteizko udalak beste zonalde batzuetan ere martxan jarritako gentrifikazio prozesua agerian geratu dela berriro.

Horren aurrean, gazteen asmoa Aretxabaleta  biziberritzea da, era berean etxebizitza eskubidea bermatzea. Horretaz aparte, autogestioa ardatz duen proeiktua izango da: “Gure bizitzako esparru askoren kontrola gure gain hartzeko erabakia hartu dugu”.

Erantzunak itxita daude.