2016-Ots-15

CEP Mariturri, Formakuntza, Hezkuntza, Instituto, Kultura, Nabarmendutakoak

Hezkuntza publikoaren aldeko manifestua: segregazioa salatu dute.

IMG-20160215manifestuaVitoria-Gasteizko eskola publikoaren aldeko ekimenak “Gasteizko eskola publikoaren aldeko manifestua”-ren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa egin du.  Eskola publiko eta hitzartuen arteko “desoreka” salatu dute Gasteizko eskola publiko guztietako gurasoen elkarteek. Gaur goizean eskola publikoaren aldeko manifestua aurkeztu dute

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO MANIFESTUA VITORIA-GASTEIZEN

Euskal eskola publikoa harro dago gaur egungo gizarteak planteatzen dizkion erronkei eusteaz, eta era berean, erantzuteaz ikasle eta familia anitzei kalitate estandarren bidez .

Apustu sendoa egiten dugu herritar guztiontzako hezkuntza inklusiboaren alde, hau da, eskola publikoa guztiontzat izan dadila. Halaber, gure ustez hezkuntza publikoa kohesio sozialaren funtsezko elementua da eta beharrezkoa da lan egitea pertsona guztien inklusioaren alde gizarte honetan.

Gure iritziz aniztasunaren kudeaketa da gaur egun aurre egiten diogun errokarik eta aukerarik handienetakoa; gizarte moduan aniztasun hori kudeatzeko gaitasunaren menpe dago gure etorkizuna. Hala ere, kudeaketa horrek defizit handiak ditu hezkuntza sisteman. Orain dela urte asko hainbat erakunde publikotako ikerketek eta txostenek antzemandako eta salatutako kontuak dira; gaur egun jarraitzen dute erantzunik gabe eta gero eta larriagoak dira urterik urtera.

Sare publikoaren eta itunpekoaren arteko desoreka ikaragarria gertatzen ari da. Sare publikoa jasotzen ari da gehien bat zailtasun handienak dituen populazioa, batez ere jatorri atzerritarra duten ikasleak; itunpeko sarea, aldiz, aterpe bihurtzen ari da bertako maila ertaineko edo altuko familia askorentzat. Hartara, zentro batzuek bizkar ematen diote Vitoria-Gasteizko errealitate sozial zailari.

Ez dugu bideratzea nahi baliabide zein finantzazio publikoa hezkuntza sistema batera zeinak bi eskola mota ezartzen dituen. Era berean, ez dugu nahi eskola bat bertako populazioarentzat eta beste bat atzerriko jatorria dutenentzat.

Gure ustez segregazio prozesu hau negatiboa da eta ez du errazten gizarte kohesionatu eta solidario bat izatea, baizik eta kontrakoa. Ikasleak gelaka banatzea kontuan hartuta azalaren kolorea, jatorri etnikoa, klase soziala edo erlijioa zorigaiztoko oinarria da gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko, izan ere, aniztasunak izan beharko luke aberastasun elementua eta ez bazterkeriakoa.

Maltzurra da hezkuntza arloan atzerriko jatorria duten ikasleak taldekatzea eskola gutxi batzuetan: ez da mesedegarria elkar ezagutzeko, integrazioa lortzeko eta ez da lagungarria aniztasuna bizitzeko modu positiboan. Gainera, berekin dakar kontzentratzea behin-behineko heziketa behar bereziak, eskolako hizkuntzak ikastea, esaterako, eta baliabideak behar dituzten ikasleak. Administrazioak ez du baliabide nahikorik ematen erronka horri erantzuten dioten eskolei.

Salatu egiten dugu gaur egungo Hezkuntza Sailak eta aurrekoek, nahiz eta jakin errealitate hori, eta adierazi asmo onak, ez diotela heldu egoerari, eta ez dutela neurri nahikorik hartu erantzun integral bat emateko euskal eskolaren ikasleen geroz eta handiagoa den segregaziori. Administrazioak premiazko neurriak hartu behar ditu saihesteko, zentroak gertu egonda ere, bertako familien kontzentrazioa zentro batzuetan eta jatorri atzerritarra duten beste familia batzuk beste batzuetan.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren beraren datuek adierazten dute Araban ikasturtea behin hasita, sartu behar diren ikasleak bideratu egiten dituztela gehien bat gure hiriaren eskola publikoetara.

Vitoria-Gasteizko Udalak badu zeresanik egoera honetan. Udalak erabaki behar du zein hiri eredu sustatu nahi duen eta horretako neurriak ezarri. Ikasleen segregazioa ez da koherentea Udalak izan nahi duen “Hiri Hezitzailea” ereduarekin, ezta lortu nahi duen “Haurren lagun den hiria” ereduarekin ere.

Eskola guztiek eta sare biek, publikoak eta itunpekoak, erantzun behar diote giza kohesioa lortzeko dagokien erronkari.

Erantzun zehatzak

*Vitoria-Gasteizen epez kanpo eskolan hasten diren ikasle gehienak bideratzen dituzte gure hiriaren eskola publiko batzuetara. Horren aurrean hauexek dira gure proposamenak:

-Epez kanpoko matrikulazioa kudeatzen duen eskolaratze-batzordeak errespetatzea Eusko Legebiltzarrak 2009an onartutako legez besteko proposamena, zeinaren bidez ezarri baitziren gainditu behar ez ziren lerroak ikasle heldu berriak eskolaratzeko orduan. Hartara, saihestu egingo da epez kanpo heldu diren 9 ikasle sartzea gela bakar batean ikasturte berean gertatu den moduan.

-Eskolaratze-batzorde horretan egotea orain arte kanpo geratu diren eragile hezitzaile batzuk, hala nola, familien ordezkariak eta sindikatuak.

-Ez onartzea aniztasun kultural baxua duten geletan ikasturtea hastea ratioaren gainetik; hartara, “blindatu” egingo da ikasle berriak sartzea ikasturtean zehar. Hori dela eta, eskolaratze berri horiek beste eskola batzuek bere egin beharko dute, batez ere sare publikokoak badira.

-Beharrezkoak diren errefortzu irakasleak ahalik eta azkarren lanean hastea epez kanpoko ikasleak heldu ahala zentro batera.

*Bertako familien kontzentrazioa zentro batzuetan eta jatorri atzerritarra duten beste familiak beste batzuetan. Hori dela eta, hauexek dira proposamenak:

-Giza baliabideak, baita ekonomikoak ere, lotuta joan behar dira heziketa zentroek erronkei eta giza beharrei ematen dizkieten erantzunekin. Egoerarik txarrenean dauden ikasleak edo heziketa behar bereziak dituzten ikasleak eskolaratzen dituzten eskolek giza baliabide gehiago, baita ekonomikoak ere, izan behar dituzte.

-Indargabetu behar da familia errenta baxua lehenesten duen baremoa matrikula egiteko orduan; izan ere, horrek maila ertaineko familiak zentro publiko batzuetatik kanpo uzten ditu. Eskola publikoaren bokazioa da mota guztietako familien eskola izatea da eta gure ustez positiboa da maila desberdinetako familiak egotea zentro berean.

-Administrazioak betearazi behar ditu ekitatea bermatzen duten matrikulazio irizpideak. Zentzu horretan proposamen batzuk aztertu beharko lirateke, hala nola, matrikulatzeko bulego bakarra, familiei ematen zaien informazioa argiago kudeatzeko eta saihesteko ikasleak hartzeko aukeratze prozesu informalak.

-Beharrezkoa da baliabide gutxi duten familiei eskola jakin batzuetara joan ahal izateko eragozten dieten traba batzuk kentzea, kuotak edo eskolaz kanpoko gastu jakin batzuk, esate baterako.

Irakaskuntzaren doakotasuna legez bermaturik dago diru publikoarekin finantzatutako zentro guztietan. Gasteizko ikastetxe guztiak diru publikoaz finantzaturik daude %100ean, beraz, familia guztiek eskubidea dute zentro guztietara joateko dohainik eta laikotasun baldintzetan.

-Vitoria-Gasteizko eskola askotako langileen behin-behinekotasunak eragozten du heziketa proiektuak sustatzea eta horiekin aurrera egitea. Horrexegatik, eskatzen dugu beharrezkoak diren neurriak hartzea irakasleen behin-behinekotasunarekin bukatzeko.

-Eragile hezitzaileek eta erakundeek egoerari batera heltzea proposatzen dugu, plan estrategiko bat planteatzeko, eta horren bitartez finantzazio publikoa jasotzen jarraitu nahi duten hiriaren zentro guztien inplikazioa lortu.

Era berean, honakoa gehitu nahi dugu:

Aniztasun kulturaleko beste testuinguru batzuetako esperientziak erakutsi du beharrezkoa dela politika aktiboak eragitea zentro guztietan jatorri, egoera edo izaera anitzeko ikasleak egotea sustatzeko. Egoera zaila duten ikasleen kopuru handia duten eskoletan beharrezkoa da garatzea kalitate handiko proiektuak, baita espektatiba handiko eskolak sortzea ere; ondorioz, ahalbideratu egingo da maila sozioekomiko eta kultural desberdinetako ikasleak erakartzea.

Beharrezkoa da hizkuntza ereduen gaineko gogoeta egitea. Gizarteak bideratu egiten ditu haur etorkinak bertakoak arian-arian uzten ari diren ereduetara. Halaber, gogoeta egin beharko litzateke erlijio irakasgaiari buruz. Eskola laiko baten alde gaude, hartara, erlijioa ez da irakatsiko eskolan eta norberaren bizitza pertsonalaren kontua izango da.

Beharrezkoa da eskolei eta familiei laguntzea bizikidetza eta kulturartekotasun planak garatzeko; hala, esperientzia hori bizi ahal izango da aukera bezala.

Kezkatu egiten gaitu Eskola Publikoaren aldeko Administrazioaren inplikazio eza azken urteotan, horrexegatik uste dugu premiazkoa dela kalitatezko Euskal Eskola Publiko baten aldeko apustua egitea, izan ere, euskal hezkuntza sistemaren ardatz funtsezkoa eta lehentasunezkoa da.

 

Atxikimenduak:

AMPA Samaniego

AMPA Luis Dorao

AMPA Padre Orbiso

AMPA Divino Maestro

AMPA Odón de Apraiz

AMPA Ikastola Barrutia

AMPA Miguel de Cervantes

AMPA Ibaiondo

AMPA Luis Elejalde

AMPA Salburua

AMPA Aranbizkarra

AMPA Zabalgana

AMPA Toki Eder

AMPA López de Guereñu

AMPA Ramón Bajo

AMPA Mariturri

AMPA Ángel Ganivet

AMPA Abendaño

AMPA Landazuri

AMPA Ikasbidea

AMPA Miguel de Unamuno

AMPA Adurtza

AMPA Abetxuko

AMPA Santa María

AMPA Errekabarri

AMPA San Martín

AMPA Salburua

AMPA Lakuabizkarra

AMPA Umandi

AMPA Arantzabela

y también los siguientes colectivos: Denon Eskola EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) SAREAN (Euskal Erkidego Autonomoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen elkartea) Steilas CC.OO UGT LAB ESK ELA “AFRO” Asociación de residentes afroamericanos Asociación Colombia-Euskadi Asociación Al Indimay Asociación Haaly Pular Asociación Cultural “TIFISQUI” Asociación de mujeres paquistaníes Asociación de mujeres en la diversidad Asociación Sahara-Gasteiz Asociación Vasco-Ecuatoriana Asociación de residentes peruanos “Machupicchu” Salhaketa CEAR Sareak Josten Saregune Radix2 Goian Gasteiz Irekia Plataforma por los Derechos Sociales (PDS) Comisión Anti-Sida Programa Berakah

Erantzunak itxita daude.