2016-Feb-16

Enviado en Bestelakoak

Asteazkenean,CORRESCALES 2016 Gasteizen

800 kilometro duen ibilbidea, Bilbotik Bartzelonaraino, otsailaren 17tik 22ra bitartean egingo dena; justizia eta duintasunaren alde borrokatzen duten bizipenen arteko konplizitateak saretuz. 80 errelebu, prekarietatearen aurkako borroka partekatuz. Prekarietate eta injustuak diren bizi baldintzen aurka. Ez dugu onartzen baldintza horiei men egitea (batzuen) oparotasunaren izenean bakan batzuk baliabideak pilatzen dituzten bitartean. 80 herri harrera eskertzeko eta hauen errealitatetik ikasteko. 80 egun elkarrekin eraikitzeko, elkartasuna saretuz, kooperatiboki, elkar laguntzeko proiektu kolektibo bat eraikitzeko eta orain arte egin den sustapen kolektiborako crowfunding-ik handiena osatzeko.

Hurrengo estekan, ibilbideari buruzko informazio guztia.taula-7

Zerk bultzatzen zaitu eta nori doakio proiektua

Correscales elkar laguntzeko proiektu sozial, ekonomiko, kultural eta komunikatiboa 80 eguneko greba mugagabearen ondorioz abiatu zen. Teléfonica-Movistar enpresa multinazionalari titular modura zerbitzuak eskaintzen dizkieten hainbat kontrata eta azpikontratetako langileek eta menpeko autonomoek eustea lortu zioten grebaren ondorioz. Kasu hori sektore estrategiko eta errentagarri bateko hainbat eta hainbat enpresa publikoetan gertatutakoaren antzekoa da: hasieran kudeaketa kaskarrekoa, ondoren pribatizatua eta progresiboki ekoizpena zatitu duena, zerbitzuak eskaintzeko esternalizazio, azpikontratazio eta prekariazio-prozesuez baliatuz, irabazi handiak eta milioi askoko kontratu publiko eta pribatuak lortzen diren bitartean, pertsonen bizi-baldintzen gainetik oligopolio-sistema eta kasino-ekonomia praktikatuz.

Era berean, hamarkadetan zehar etengabe iraun duen borroka izan da eta iazko udaberrian esternalizatutako zerbitzuen sektoreetan zatitutako langileak izan zituen protagonista. Horrez gain, aldarri horri gehitutako ehunka kolektibo, mugimendu eta elkarteen batasun eta sinbiosia ere izan da, borroka sindikal eta soziala bihurtzeraino. Ez da kasu soil bat, guztioi erasotzen digun fenomeno baten kasu askotako bat baino ez da. Jendartearen zati handi bat prekarizatu eta eguneroko bizimodu material, emozional eta tenporalari eragiten diona da. Ez da lan-munduko gatazka soil bat, gizarteari eragiten dion kontu bat da, gure harreman sozial eta materialak baldintzatu eta egituratzen dituen ekoizpen-modu eta bizitza sozial prekarioaren ondorioak dira.

Greba mugagabe hartatik, sufrimendua, ilusioak, tristurak, ikaskuntza, esperientziak eta harremanak gelditu dira. Baita elkarrekin berreraikitzeko nahia ere, aurrerapauso bat emateko, pauso kolektiboa. Ezin dugu ahaztu burua altxatu eta monstruo urdinaren aurrean aurpegia eman genuen arte (izan Movistar, Inditex, Eulen, Endesa, ElCorteInglés, Mercadona, Mango, BBVA, BancoSantander, LaCaixa, Banc de Sabadell, FCC, etab, baita horien edozein kontrata eta azpikontrata ere), ez zigutela duintasuna ere errespetatuko, eta bakarka, isolatuta edo zatituta, elkarri lehia eginez jarraituko genukeela, nork eraman miseriaren miseria. Gizarte justuago baten alde borrokatzen badugu, erantzukizuna gure gain hartu eta figurante izateari utzi eta koprotagonista izatera igaro behar gara.

Proiektu hau langile ikusezin horiei guztiei zuzenduta dago.
– Enpatia erakutsi, ulertu eta beti hor dauden solidarioei: partekatzen dutenei.
– Kapitala bizitzaren gainetik jartzen duen gizartea aldatu nahi dutenei.
– Ezegonkortasunaren baldintza material eta emozioanalak zein aldizkako lan-kontratu edo enplegu-aniztasuna jasaten duten pertsona guztiei.
– Denbora zein baliabiderik gabe egotera kondenatzen gaituen ekoizteko eta bizitzeko modu honekin gutxieneko ziurtasun bat eraikitzeko bizi-aukerarik imaginatu ere ezin dutenei.
– Gizartearen zati handi batek jasaten duen lan- eta gizarte-prekarietatea salatu nahi duten guztiei, inork ez baitu nahi esklabo izan, eta edonori gerta dakioke.
– Kasuistika indibidualak oinarri (eta ez horiek eragiten dituzten kausa sozioekonomikoak oinarri) sozialki gorantz ez egiteagatik eta segurtasun laboral, sozial edo ekonomiko ezari norbanakoei errua botatzen digun meritokrazia kultural neoliberalaren iruzurrez nazkatu direnei.
– “Zuk ez bada, beste batek egingo du” esaldiaren miserian lehiakortasunaren xantaiaz eta koakzioaz nazkatuta daudenei.
– Etsia hartzeari uko egiten diotenei, kendu ezin dizkiguten justizia eta duintasunagatik.
– Eta modu kolektiboan borrokatzeko prest daudenei. Norbanako kasuetatik harago; arazo kolektibo bati erantzun kolektiboaren bidez baino ezin baitzaio buelta eman. Atzo, gaur eta bihar.
– Bizitza duin eta justua lortzeko eskubide eta baldintzak erdiestea elkarri lagunduz eta elkarrekin baino ezin dela izan uste dutenei.

Horregatik guztiagatik, kolektiboki itzuliko ditugu borroka kolektiboetako erresistentzia-kaxak, bizi-baldintzei eta duintasunaren aldeko borrokei buruzko dokumentala egingo dugu, baita elkarri laguntzeko funts komun bat ere. Eta hori guztia elkarrekin egingo dugu, kanpaina kolektibo baten bidez. Crowdfunding kanpaina ere abian dugu, maila guztiak hausten ari dena, elkarren artean kooperatu eta indarrez berreraiki dezakegula diotenek gezurra baino ez diotela erakutsiz.

image

Crowdfunding-eko kanpainaren helburuak

Marea Azul mugimenduak, baita Correscales ekimena sustatu eta bertan parte hartzen duten mugimendu, talde eta koletiboek ere azpikontratazioaren, lan- eta gizarte-prekarietatearen eskailerak elkarrekin eta borroka bakarraren bidez iraultzen jarraitu nahi dugu. Amorerik eman gabe guztion bizitza- eta lan-baldintza material eta emozionalen duintasunaren borrokan. Hori dela eta, aurrerapausoa emanik birsortu gara. Eraikiz, berreraikiz, baita eskertuz ere, borrokatuz.

Alde batetik, Movistar-Teléfonicarentzat lan egiten dugun teknikariok, azpikontratatu eta autonomook egun pairatzen dugun prekarietate egoeraren aurrean indarrez nahi diogu berrekin gure jarduerari. Eta hori eginez, gainera, jasotako babesa, ikasitakoa eta laguntza itzuli eta eskertu nahi dugu. Halaber, gure kasuan bezala, jende askori eragiten dion prekarietatearen fenomenoak salatu nahi ditugu, eta arazoari elkarrekin ekin ahal diogula uste dugu, elkar laguntzeko espazio, borroka eta proiektuak sortuz.

Beste aldetik, hori elkarrekin egin eta egingo dugulako, mugimendu anitz, talde eta pertsona solidarioko kolektibo eta norbanakoekin, haiekin berreraikitzen haziaz, gure borroka partekatuta. Ez baita borroka soil bat, guztioi eragiten digun fenomeno baten aurkako borroka baizik. Eta aurrera eginez egin nahi dugu: prekarizazioaren aurka proiektu kolektiboa eraikiz, borroka sozial eta ekonomikoa, elkar laguntzekoa. Horretarako, gure kanpainan:

EZ DUGU GURE BIZITZEN PREKARIZAZIOAREN AURREAN AMORE EMANGO, BALDINTZA JUSTU ETA DUINEN ALDEKO BORROKAN JARRAITUKO DUGU
Lan-prekarietatearen eta gure bizimodua kondenatu nahi den prekarizazioaren aurka borrokan jarraitzeko gaude. Eta ez soilik langileen edo haien senideen egoeretan, edonon eta edonola elkarren segidako prekariazio-metaketa prozesua bagina bezala egituratu nahi gaituztenen aurka baizik. Izan lan-mundu edo gizartekoak, ekonomikoak eta baita horien eraginak ere, materialak, emozionalak, harremanetakoak, kulturalak izateraino, alternatibarik, duintasunik, justiziarik ez dagoela esan eta amore ematea nahi duten haien aurka. Gutxi batzuek guztia nola metatzen duten ikusten ohituak gara, beste guztion prekarietateaz baliatuta.

HANDITUZ (BERR)ERAIKIKO DUGU: BABES EMOZIONAL, LAGUNTZA MATERIAL ETA IKASITAKOA ESKERTUZ. HORI ITZULI, ERAIKI ETA PARTEKATZEKO
Mobilizazioari ekingo diogu berriz, azken hileotan modu latentean egon den borroka sozialki, laboralki eta publikoki berreraiki eta aktibatzeko. Baina gurea EZ da gure sektoreari edo egoerari murriztutako borroka kolektiboa. Ez baikara lehen ginenak, gure inguruan begirunez, gure hitzak entzuten, gure ilusio eta sufrimenduak partekatzen bildu ziren ehunka kolektiboren babes eta laguntzari esker. Orain, elkarrekin emango dugu aurrerapausoa gure pentsamoldean: ez baitugu gure lan-baldintzengatik bakarrik borrokatzen, guri ondo badoakigu gainontzekoei ere hala joango zaielakoan; jasotako elkartasuna eskertu nahi dugu. Greba mugagabea egin ahal izateko kreditu kooperatiboa itzultzea, baina zerbait gehiago eraikiz. Itzultzea, eta elkar lagundutako proiektuaren hazia haztea, eraikitze kolektibo eta kudeaketa kooperatiboko proiektua. Guk aurrera egiteko behar izan dugun moduan, kolektibo prekarizatuen esku egon dadin -bereziki azpikontratazio-kateetan eta hainbat sektoretan-. Hala, larrialdi ekonomikoa dela eta, arrazoi pertsonalak izanik lan- eta bizi-baldintza duinen alde borrokatzeko amore eman ez dezaten.

KONPLIZITATEAK SARETU NAHI DITUGU, BILBOTIK BARTZELONARAINO 800km KORRIKA, BORROKAN DIHARDUTENEN BIHOTZAK PARTEKATUZ, HORRETAN JARRIKO DUGU GORPUTZA ETA AHALEGIN ETA ILUSIO GUZTIA.
Correscales gara, eta edozein txokotako ehunka kolektibo, mugimendu, talde eta pertsonen moduan esplotazioa, metaketa, injustizia, errepresio eta prekarizazio baldintzen aurka altxatzen gara, bizi-baldintza duinen alde. Correscales deritzogun 80 errelebuko ibilbidea partekatuko dugu, gure ahalegin eta poztasuna garatu eta abian jarrita, elkartasuna eta esperientzia eskertu eta aintzat hartzeko. Horri esker, laguntza eskaini eta gurekin partekatzen duenari eskertzen diogun moduan -langile eta mugimenduak-, prekarizazioaren ardura guri leporatu eta amore eman edo errepresioa onartzea nahi duten horiek salatu nahi ditugu. Ez gara beldurraren aurrean ahulduko, eta ez dugu bakarrik utziko oinarrizko lan-baldintza eta bizitza duinen alde erresistentziatik, adimen kolektibotik eta desobedientzia zibiletik borrokan aritzeagatik salaketak, kaleratzeak eta gaitasungabetzeak pairatu dituzten lagunak. Gure sektoreak izan ala ez, lan-kontuegatik izan ala ez.

Aurretiko esperientzia eta taldea

Se ha cerrado los comentarios